

Secciones
Servicios
Destacamos
Sábado, 19 de noviembre 2022, 16:13
Duela hamar urte sortu zen Oinherri ekimenak, Hego Euskal Herriko 36 herri hezitzailek osatzen dutenak, gogoeta berezia partekatu du igande honetan ospatzen den haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna dela eta.
Nabarmendu dute, lehenik eta behin, ez dagoela egun bakarreko aldarrikapenean geratzerik, «eskubideak bizitza osasuntsu baterako ezinbesteko oinarriak direlako».
«Arrazoi horregatik -diote-, haur eta nerabeen eskubideak 365 egunez espazio ezberdinetan aldarrikatu behar direla uste dugu: etxean, kalean, udalean, eskolan, ludotekan…». Horretarako, «haur eta nerabeak eskubidedun subjektu gisa aitortzeko begirada aldatu beharra dago». Jesper Juul terapeuta daniarraren esaldi bat ekarri dute, gaiaren harira: «Orain badakigu subjektu-subjektu moduan izaten diren harremanak, harreman horretan inplikaturik dauden pertsona ororentzat emaitza hobeak dituela: eraikitzaileagoak, emankorragoak eta talde sentimenduentzat mesedegarri direla».
Eskubideen arteko aldeak ere ez dituzte ahaztu: «Eskubide batzuk presentzia handiagoa dute. Adibide gisa, eskubideetan heziketa eskubidea bat da, jolasteko eskubidea bezala. Hala ere, argi ikusten dugu «hezkuntza» eskubidea «jolas» eskubidearen gainetik dagoela, azken hori kategoria baxuagoko bat izango balitz bezala. Eskubideen kategorizazio hori aipatuz, parte hartzea moduko eskubideak ez dira hain premiazko gisa ikusten. Haur eta nerabeei hitza ematea, batzuetan gure botere galtzea bezala sentitzen dugu, oraindik botere kontua balitz bezala ulertzen baita harremana. Eta paradigma aldaketa bat proposatzen da: non eskubide guztiak eta guztientzat sustatu behar diren».
Hain zuzen ere, «gaur gaurkoz, eragile, udal eta norbanako batzuk bidea egiten hasiak gaude baina oraindik ere eskubideak garatzeko bide luzea egiteko dugu. Lan honetan ez dira bakarrik haurrak edota nerabeak onuradun, guztiontzat da mesedegarri. Tonuccik dioen bezala, haurtzaroaren edota nerabezoaren alde egindako edozein proposamen, guztiontzako da irisgarria».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.