Borrar
Ikastetxe ikastetxe joan da lantzen ekimena. Argazkia apirileko saio bati dagokio. G.F.A.
Haur eta gazteek izan dute hitza

Haur eta gazteek izan dute hitza

Ostiral honetan amaitu da Foru Aldundiak eta UNICEFek iaz abian jarri zuten 'Haurren erabakia' ekimen pilotua

Viernes, 18 de mayo 2018, 16:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iaz jarri zuten abian Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UNICEFek 'Haurren erabakia' ekimen pilotua. Horren helburua zen haurren eta gazteen iritziak eta ekarpenak jasotzea eta «horien ikuspegia txertatzea politika publikoen diseinuan». Ikastetxez ikastetxe landu da ekimena ikasturtean zehar, eta ostiral honetan eman diote amaiera Donostiako Tabakaleran. Ekitaldian proiektuan parte hartu duten eskualde ezberdinetako bost ikastetxetako 228 neska-mutil elkartu dira. Ekintza (Donostia), Belaskoenea (Irun), Iraurgi (Azpeitia), Joxe Miel Barandiaran (Ataun) eta Juan Antonio Mogel (Eibar) izan dira ikastetxe horiek.

Prozesu osoan gertatu bezala, azken ekitaldian ere haurrak izan dira protagonista. «Parte hartzeko ekimen honen bitartez, haurrak konturatu dira esateko asko dutela, proposamenak egiteko ahalmena eta gaitasuna dutela, eta helduak bezain garrantzitsuak direla etorkizuna eraikineko orduan.  Gobernantza ireki eta lankidetzazkoaren aldeko apustuak barnean hartu behar ditu haurrak ere», adierazi du haien aurrean Imanol Lasa Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak.

Bestalde, Isidro Elezgaraik, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko lehendakariak, esan du haurrak eta nerabeak eskubide osoko herritar gisa onartu behar direla. «Garrantzitsua da horrelako ekimenak antolatzea, haurrek politika publikoen diseinuan subjektu aktibo gisa parte hartzeko, eta aurrera egiteko Gipuzkoa umeen lurralde adiskide bihurtzeko bidean, fokua pertsonen lehenengo garapen urteetan  jarrita, inor atzean utzi gabe».

Jarraipena izango du

Azken saioan egin duten lanari dagokionez, Aurrekontu Irekiei begira landu dituzten proposamenak partekatu eta azaltzeaz gain, irakurri dute eta horma-irudi batean jarri dute erakunde publikoei helarazteko prestatu duten dekalogoa. Ekitaldia girotzeko Anjel Alkainen esketxak eta prozesuan zehar grabatutako bideoak ikusi ahal izan dira. Gainera, protagonistek azaldu dute nola bizi izan duten prozesua eta zer esanahi duen beraientzat parte hartzeak.

Lasaren ustez, dekalogoak eta bideoek erakusten dute haurrek «erabakitzeko eta parte hartzeko gogoa dutela. Beraz, proiektu berritzaile honek jarraipena izango du datozen urteetan, Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutilek parte hartuz». 'Haurren Erabakia' ekimenari jarraipena emateko konpromisoa hartzeaz gain, UNICEFekin batera lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du Gipuzkoa umeen lurralde adiskide bihurtzeko. Horretarako, funtsezko zutabetzat jotzen ditu Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan (eskubideen eta ekitatearen ikuspegia) oinarritutako politika publiko eraginkorrak diseinatzea (2030 Agendaren ikuspegia), haurren eta nerabeen parte hartzea sustatzea (parte hartzearen ikuspegia), eta udal mailan haurrekin zerikusia duten eragile guztien arteko aliantzak bultzatzea (aliantzen ikuspegia). 

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios