Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Grupo Gisma, Egarri Edariak AZTI entitateak eta Pello Reparaz saritu ditu Bai Euskararik

Mende laurdeneko ibilbidea jasotzen duen dokumentala estreinatzeaz gain, Rober Gutierrez elkarteko zuzendari ohia omendu zen

Iker Mendia

Viernes, 20 de junio 2025, 14:57

Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte bete ditu eta halako data ezin halamoduz igarotzen utzi. Antton Telleriaren gidaritzapean eta Ganibet musika taldearen doinuek girotuta Donostiako San Telmo Museoan sari banaketa berezia, «jendetsu eta hunkigarria» egin zen. Bertan, Grupo Gisma, Egarri Edariak eta AZTI entitateen lana aitortzeaz gain, Pello Reparaz musikariak jaso zuen Bai Euskarari Laguna saria. Gainera, mende laurdeneko ibilbidea jasotzen duen dokumentala estreinatu zen, eta omenaldi berezia egin zitzaion Rober Gutierrez elkarteko zuzendari ohiari.

Ekitaldiak balioan jarri zuen lan munduan euskararen normalizazioan egindako bidea, eta komunitatearen indarra eta aniztasuna islatu zituzten saridunek:

Grupo Gisma: aholkularitzaren sektorean, kudeaketa eta estrategia arloetan, euskara modu profesionalean eta eraginkorrean txertatzeagatik, maila goreneko zerbitzuetan ere euskarak bere lekua zuela erakutsiz.

1 /

Egarri Edariak: Edari marka berritzaile, gazte eta arrakastatsua euskaraz sortu eta merkaturatzeagatik, hizkuntza modernitatearekin eta kalitatearekin lotuz.

AZTI: ikerketa zientifiko eta teknologikoaren esparruan euskararen alde egindako hautu irmoagatik, zientziaren dibulgazioan eta barne-funtzionamenduan hizkuntzari lehentasuna emanez.

Edizio berezi honetan, 'Bai Euskarari Laguna' saria Pello Reparaz musikari eta sortzaileak jaso zuen. Epaimahaiak azpimarratu zuenez, euskarazko sorkuntza formatu eta molde tradizionaletatik harago eramateko duen gaitasunagatik, eta, bereziki, gazteen artean euskararen erabilera modu fresko eta masiboan sustatzen eredu izateagatik. Reparazek azken aldian jasotako sarien artean hau «bereziena eta garrantzitsuena» zela esan zuen eta euskaraz lan eta bizi egiteko eragiten jarraituko duela adierazi zuen.

Rober Gutierrezi omenaldia

Ospakizunaren unerik hunkigarrienetako bat Rober Gutierrez Bai Euskarari Elkarteko zuzendari ohiari egindako aitortza izan zen, elkartearen gidaritzan egindako lanagatik eta proiektuari emandako bultzadagatik. Esker onez hartu zuen Gutierrezek omenaldia, eta esan zuen ez zela bakarrik egindako bidea izan, 25 urtean erdietsitakoa elkarteko lan-taldearen eta Bai Euskarari komunitate guztiaren lorpena ere bazela azpimarratu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Grupo Gisma, Egarri Edariak AZTI entitateak eta Pello Reparaz saritu ditu Bai Euskararik

Grupo Gisma, Egarri Edariak AZTI entitateak eta Pello Reparaz saritu ditu Bai Euskararik