Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Karteletik hartutako irudian, landuko diren gaien aurrerapen bat.
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Jardunaldiak egingo dira Donostian

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Jardunaldiak egingo dira Donostian

Ostirlean eta larunbatean egingo diren jardunaldiak «irakasleei, hezitzaileei, gizarte entitateetako langileei zein garapenerako lankidetzako kideei eta, oro har, gaian interesa duen orori» zuzenduta daude

Miércoles, 28 de septiembre 2022, 13:18

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Hegoa Institutuak Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Jardunaldiak antolatu dituzte ostiralerako eta larunbaterako, irailaren 30erako eta urriaren 1erako, Donostiako ONCE aretoan.

'Hezkuntza eraldatzailerantz aurrera egiten: erakunde eta instituzio publikoen arteko aliantzak' izenburupean, erakunde publikoen eta bestelako eragileen arteko aliantzak sustatzeko gakoak emango dituzte jardunaldietan, baterako eta eraldatzaileak izango diren agendak sustatzeko, hain zuzen.

Antolatzaileen arabera, «bizi ditugun krisi ugarien aurrean, erakundeen eta hainbat lurraldetako eragileen artean sarean lan egitea eta jakintzak trukatzea premiazkoa da, 17. GJH-an islatzen den moduan».

Zentzu horretan, inaugurazio hitzaldian, ostiraleko 17:30ean, bi begirada horiek ezagutuko dira Anahi Guelmanen eta Suyapa Martinez Scotten arteko elkarrizketan; Guelman pedagogia dekolonizatzaileak ikertzeko eta Buenos Aireseko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzietako Saileko zuzendaria da, eta Martinez Scott Valladolideko Unibertsitateko Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako Behatokiko zuzendaria.

Jardunaldiek larunbat goizean jarraituko dute, eta beste eragile batzuekin sarean lan egiten duten eta diskurtsoaren eta praktikaren arteko koherentzia lantzen duten lau esperientzia eraldatzaile aurkeztuko dituzte: LaFede.cat-eko Mariano Floresek 124 erakundek osatutako justizia sozialerako erakunde katalana aurkeztuko du; Maria Monzok azalduko du Bartzelonako Udaleko Justizia Globalaren eta Nazioarteko Lankidetzaren Zuzendaritzak nola artikulatzen den beste eragile batzuekin; Liz Melendez Peruko Centro Mujer Flora Tristán erakunde feministako zuzendariak erakutsiko du Latinoamerikako beste mugimenduekin egindako lana, eta Alberto Gastonek Unibertsitate Kritiko Sarea aurkeztuko du, unibertsitate, gizarte mugimendu eta GGKEen arteko lana sustatzen duena.

Irakasleei, hezitzaileei, gizarte entitateetako langileei zein garapenerako lankidetzako kideei eta, oro har, gaian interesa duen orori zuzenduta daude jardunaldiak. Izena emateko epea irailaren 23an itxi zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Jardunaldiak egingo dira Donostian