Gipuzkoara bidean da Saltillo belaontzia

Gipuzkoara bidean da Saltillo belaontzia
EHU

Besteak beste, Mutrikun, Hondarribian eta Getarian izango da UPV/EHUko eskola-ontzia bela mundua gizarteari hurbiltzeko

DVDonostia

Saltillo belaontziak ohikoa den udako itsasaldia hasi du euskal kostaldetik, abuztuaren 15 honetan. UPV/EHUko eskola-ontzia Santurtzin itsasoratu da Lekeitiorantz abiatzeko udako bigarrena den itsas bidai honetan. Besteak beste, Mutrikun, Hondarribian eta Getarian ere izango da.

Mikel Lejarza kapitain duen itsasaldi honetan, UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko ikasleek nabigazio praktikak egingo dituzte. Horrez gain, bela mundua gizarteari hurbiltzea eta antzinako belaontzi hau ezagutzera ematea ere badira itsas ibilaldi honen helburuak. Horretarako, bidaian zehar, Saltillok bere ateak irekiko ditu nahi duten guztiek ontzia bisitatu dezaten.

Abuztuaren 15etik irailaren 3ra UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohikoa den udako itsasaldia egingo du euskal portuetan zehar. Santurtziko kirol-portuan hasiko du bidaia, Lekeitio izango duelarik lehen helmuga. Ondoren, Donibane Lohitzune eta Mutrikura joango da. Bigarren bidaia Abuztuaren 29an hasiko da: Santurtzitik aterako da berriro eta Bermeon egingo du lehengo geldialdia; gero, Hondarribia eta Getaria bisitatuko ditu, Santurtzin bukatzeko berriro.

Ontzia 1932an eraiki zen eta, bi urte beranduago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. 1946tik 1963a arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari itsasontziaren dohaintza egin zion, eta 1998az geroztik UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.

Gipuzkoako geldialdiak, zehazki, hilaren 19 (Donibane Lohitzune - Mutriku) eta 20an (Mutriku – Santurtzi), eta abuztuaren 29 (Santurtzi – Bermeo), 30 (Bermeo - Hondarribia) eta irailaren 2an (Hondarribia – Getaria) egingo dituzte.

Temas

Euskera