'Gipuzkoan Eginak' sailaren bosgarren atala, Tolosari buruzkoa

Papergintzak bizirik jarraitzen du Tolosan. Argazkian, Aralar paper-fabrika./IÑIGO ROYO
Papergintzak bizirik jarraitzen du Tolosan. Argazkian, Aralar paper-fabrika. / IÑIGO ROYO

Hiriko industriaren iragana eta geroa aztertzen dituen ikus-entzunezkoa urriaren 18an estreinatuko da Topic zentroan

Gipuzkoako gizarteak «belaunaldiz belaunaldi erakutsi duen gaitasuna, baita ezagutzaren alde egin dituen ahaleginak eta apustuak» erakutsi nahi ditu Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuak 'Gipuzkoan eginak' ekimenaren bitartez. Ekimena ikus-entzunezko sail bat da, gaitzat hartzen dituena «lurraldeko industriaren iragana eta oraina eta geroa aztergai duena». Izan ere, Aldundiak dioenez, «Gipuzkoako gizon-emakumeek funtsezko lana egin izan dute gure ekonomiaren garapenean. Haiek dira lurralde honek duen baliorik garrantzitsuena, eta Foru Aldundiak lan hori aitortu eta sustatu nahi du».

'Gipuzkoan Eginak' sailaren bosgarren atala Tolosara iritsiko da, urtarrilaren 18an Topic zentroan estreinatuko den ikus-entzunezko baten bidez. Gazte baten eskutik, «etengabeko berrikuntza uztartzen duen enpresa-ehun tolosarraren historia eta etorkizuneko desafioak emango ditu ezagutzera» eta 'papergintzaren hiriburu' ezagutu izan den hiriaren bilakaera aurkeztuko du. Oria ibaiaren ertzean, uraren inguruan garatu den hiri bat, «historian zehar ekonomia aktibitatearen ikuspegitik dinamismo nabarmena erakutsi duen gunea. Tolosa betidanik nabarmendu da bertako merkataritza eta manufaktura indarragatik. Tradizio horren eskutik papergintzaren garapen gune oso garrantzitsu bilakatu zen eta, gaur egun, bertako enpresak, berrikuntza eta teknologia aurreratuen aldeko apustuari esker, nazioarteko merkatuetan ahalmen handiz lehiatzen dira hainbat alorretan».

Aitorpen publikoa

Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuak azaldu duenez, «gure lurraldeak baditu enpresa asko, adibide gisa, berrikuntzaren eta internazionalizazioaren alde apustu egiten dutenak, krisi globaleko testuinguru batean, eta lortu dutenak beren enpresa-jarduerei norabide berri bat ematea». «Egindako ahaleginagatik, gizon-emakume horiek aitorpen publikoa merezi dute; beraz, orain arte egin izan dugun bezala, haien lana ikusarazi nahi dugu, eta lan horren balioa azpimarratu, 'Gipuzkoan Eginak' sailaren bitartez, hain zuzen ere», laburbildu du.

Bosgarren atal honetan hiriaren bilakaera egituratu duten zenbait enpresa historiko eta berritan barrena bidaia egingo da, eta etorkizunari ere begiratuko zaio, batez ere, Tolosan enplegua eta ongizatea sortzearen aldeko apustua egiten jarraitzen duten enpresen eskutik. Hori guztia datorren ostegunean, hilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan ikusi ahal izango da Topic zentroan. Emanaldiaren ondorengo solasaldian parte hartuko dute, bideoko protagonistez aparte, Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek, eta Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok.

Sarrera libre eta doan izango da, baina aforoa dela eta eskatzen da izena ematea gipuzoaneginak@gipuzkoa.eus helbidearen bidez, dela 943215177 telefono zenbakira deituz.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos