Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen fasea martxan da

Aitor Tatiegik irabazi du aurtengo Gipuzkoako Eskolartkoa, eta Asteasuko saioan hartuko du parte/TXINPARTA BERTSO ESKOLA
Aitor Tatiegik irabazi du aurtengo Gipuzkoako Eskolartkoa, eta Asteasuko saioan hartuko du parte / TXINPARTA BERTSO ESKOLA

Lehen lau saioak maiatzaren 4an eta 5ean jokatuko dituzte Asteasu, Idiazabal, Anoeta eta Orion

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Asteburu honetan jokatuko dira datorren Gipuzkoa Bertsotan Txapelketarako sailkapen faseko lehen lau saioak. Larunbatean Asteasuko Udaletxean eta Idiazabalgo Guraso Elkartean izango dira saioak, 17:00etan hasita. Igandean, berriz, Anoetako Mikelasagasti Auditorioan eta Orioko Kultur Etxean izango dira hitzorduak, ordu berean. Txarteldegiak 16:00etan irekiko dira eta aretoetako ateak 16:30ean.

Maiatzaren 4an, Asteasun lehiako dira Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Salegi Martija, Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Tatiegi Loidi, Maddi Aiestaran Iparragirre eta Uxue Alkorta Iturbe. Maddi Labaka Mayoz izango da aurkezlea.

Idiazabalgo Guraso Elkartean, bestalde, Unai Muñoa Amundarain, Egoitz Eizagirre Aduriz, Txomin Azpiroz De Pedro, Imanol Albizu Gurrutxaga, Iker Ormazabal Ojeda eta Iker Letamendia Barandiaran izango dira. Iker Iriarte Iribarrek gidatuko du saioa.

Maiatzaren 5ean, Anoetako Mikelasagasti Auditorioan ariko dira, Saroi Jauregi Aiestaranek aurkeztutako saioan, German Urteaga Garmendia, Antton Fernandez Lasa, Odei Lopez Larrauri, Beñat Jauregi Etxeberria, Markel Eizagirre Beloki eta Eder Iturralde Agirre.

Halaber, egun bereab, Orioko Kultur Etxean kantatuko dute Asier Azpiroz Iztuetak, Oier Aizpurua Olaizolak, Urko Egaña Calderonek, Andoni Otamendi Arsuagak, Joseba Andoni Agirre Orbegozok eta Jokin Irastorza Zabalegik. Uxune Areizaga Aranberrik gidatuko du saioa.

Temas

Euskera