Donostiara bidean da Korrika

21. Korrika Zumaian. /DV
21. Korrika Zumaian. / DV

Korrika arratsaldez helduko da Gipuzkoako hiriburura, eta 42 kilometro egingo ditu lekukoak auzo desberdinetan, Pasaia aldera abiatu aurretik

Elisa Belauntzaran
ELISA BELAUNTZARANDonostia

Korrikazaleen egun handia da gaurkoa Gipuzkoan. Mutrikutik goizeko 6ak aldera sartu ondoren, kostaldean zehar dabil 21. Korrikaren lekukoa, eskuz esku. Hiriburura, berriz, arratsaldeko 16:28ean helduko da eta 42 kilometro egingo ditu kalez kale, auzoz auzo.

Guztira, Donostian kilometro bat erosi duten talde, enpresa, eragile, zein norbanakoak 15 dira, beraz, 115 aldiz pasatuko diote elkarri lekukoa hirian zehar. Horien artean Xabi Prieto Realeko futbolaria, Eneko Goia alkatea eta EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Irabazi alderdietako ordezkariak. Baina ez dira protagonista bakarrak. Izan ere, 34 eskola eta ikastoletako 7.500 haur eta gazte bildu dira hirian zehar 16 Korrika Txiki egiteko.

Ekitaldi ugari auzoetan

Añorga aldetik sartuko da 21. Korrika Donostiara. Lekukoa jaso aurretik auzoz auzo hainbat ekitaldi antolatu dira. Esateko, Añorgan 14:30ean, jolasak antolatu dituzte ikastolan. Gero, 16:00ak aldera, kalejira auzotik izango da lekukoaren zain dauden bitartean. Amara Berrin, arratsaldeko 17:00etan, dultzaineroak, trikitilariak eta txistulariak auzoko kaleetan zehar ibiliko dira. Bestalde, haur eta gazteentzako jolasak egingo dizute Olaeta plazako egoitzan. 17:30etik aurrera, Amara Berrikoak kantuan ibiliko dira auzoko kaleetan zehar.

Bidebietan ekitaldi desberdinak ere izango dituzte arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Gazteentzat, Isasa parkean, dortsal, peto eta txapa ikastaroa eskainiko da, eta ere Jonhytronic DJ-a, zumba, euskal dantza eta street dance saioak izango dira. Haurrentzat, berriz, herri kirolak, txokolate jana, eta euskaraokea antolatu dituzte. Egian, 17:00etan, jolasak izango dira Plaza Haundin. 18:30ean, dantza ikasleen emanaldia Blas de Otero plazan eta 19:30ean, Klarinete taldearen emanaldia Jubilatuen etxean.

Parte Zaharrean euskal dantza tradizionalen erromeria egingo dute Korrikaren etorrera ospatzeko, 19:00etatik aurrera. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute. Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Nora Garzia eta Jone Murua animatzaileen laguntzaz. Loiolako Erriberan, 17:15ean, peto ikastaroa eta txikien beroketa iragarri dituzte musikarekin, Barcelona hiribideko 6 zenbakiko arkupeetan. Antiguan, 20:00etan, 'Antiguan lo ez!'; 70eko eta 80eko hamarkadetako abestiekin girotutako goatekea antolatu dute.

21. Korrika Donostian dela eta, Udalak jakinarazi du «hainbat trafiko aldaketa» izango direla hirian. Aurreikusitako etenak direla eta, Udalak «garraio publikoa erabiltzea» gomendatzen du.

Donostiatik Pasaia aldera joko du Korrikak. Pasai Antxotik sartuko da Pasaiara, eta irten, berriz, Donibanetik, Lezo, Errenteria eta Oiartzunera bidea hartuz. Larunbatean Buruntzaldean hasiko da edizio honetako azkenaurreko jardunaldia. Gero, Tolosaldea, Goierri, Urola Garaia...

Noiz eta nondik igaroko da Korrika Donostian?

Añorga - Antigua (16:28)
Errekaldeko rotonda, Añorga hiribidea, Añorga txiki, Tolosa hiribidea, Zumalakarregi hiribidea, Sukia kalea, Erregezaintza kalea, Mikelete pasealeku, Matia kalea, Benta Berri kalea, Zumalakarregi hiribidea, Satrustegi hiribidea eta Mirakontxa pasealekua
Erdialdea (17:15)
San Martin kalea, Hondarribia kalea, Askatasunaren hiribidea eta Republika Argentina kalea
Gros (17:29)
Kursaaleko zubia, Zurriola hiribidea, Peña eta Goñi kalea, Kolon pasealekua, Euskadi Plaza, Frantzia pasealekua, Maria Kristina zubia, Gernikako Arbolaren pasealekua, Foru pasealekua, Santa Katalina zubia, Mirakruz kalea, Galtzada Nagusia, Secundino Esnaola kalea, Segundo Izpizua kalea, Claudio Delgado doktorea kalea, Nafarroa hiribidea, Marino Tabuyoko biribilgunean buelta, Nafarroa hiribidea, Zurriola hiribidea eta Kursaal zubia
Parte Zaharra (17:57)
Salamanka pasealekua, Soraluze kalea, Abuztuaren 31 kalea, Kale Nagusia, Portu kalea, Kaimingaintxo kalea (kaia), Ijentea kalea, Kale Nagusia, Fermin Kalbeton eta San Juan kalea
Erdialdea (18:11)
Bulebar zumardia, Hernani kalea, Andia kalea, Miramar kalea eta Urbieta kalea
Amara – Amara Berri (18:18)
Pedro Egaña kalea, Easo plaza, Autonomia kalea, Easo plaza, Moraza kalea, Urbieta kalea, Antso Jakituna hiribidea, Pio XII.aren plaza, J.Manuel Collado kalea, J.Mª Salaberria kalea, Familia Santua kalea, Errondo pasealekua, J.Manuel Collado kalea, Pio XII.aren plaza, Madril hiribidea, Aita Donostia plaza, Madril hiribidea, Isabel II etorbideea, Irun plaza eta Gregorio Ordoñez kalea.
Loiolako Erribera (18:46)
Bartzelona hiribidea eta Juan Zaragueta kalea.
Loiola-Martutene (18:53)
Aralar mendia kalea, Antzieta pasealekua, Martutene pasealekua, Pilarreko Andra Maria, Martutene pasealekua, Antzieta pasealekua, Loiola Zeharbidea, Urbia kalea eta Aralar mendia kalea.
Egia (19:35)
Egia kalea, Mandasko Dukea, Biribilgunean buelta, Mandasko Dukea, Egia kalea, Ametzagaña kalea, Maria Reina elizan ezkerretara, Karmengo Andre Maria kalea, Ametzagaña kalea, Polloe plaza eta Sibilia kalea.
Intxaurrondo (20:03)
Baratzategi pasealekua, Galizia pasealekua, Otxoki pasealekua, Baratzategi pasealekua, Zarategi pasealekua, Pablo Sorozabal plaza, Mons pasealekua beherantz, Altarizar kalea, Intxaurrondo kalea eta Jose Elosegi Alkatea hiribidea.
Altza (20:31)
Herrera pasealekua, San Luis Gonzaga plaza, Txingurri pasealekua, Larratxo pasealekua, Txirrita Bertsolaria pasealekua, Larratxo pasealekua, Leosiñeta kalea, Lauaizeta kalea, Txapiñene kalea, Larratxo pasealekua, Altza pasealekua, Kasares pasealekua eta Buenabista biribilgunea.
Bidebieta (21:31)
Pasaiako portuko zeharbidea, Jose Elosegi Alkatea hiribidea, Pasai San Pedro hiribidea, Joan XXIII.aren pasealekua, Julio Urkixo ibilbidea, Serapio Mujika, Joan XXIII.aren pasealekua, Pasai San Pedro Hiribidea eta Trintxerpeko biribilgunea.

Irakurri gehiago