Gipuzkoako fruta-arbola sare kolektiboa

Fruta-arbola landatzen /
Fruta-arbola landatzen

FruitOndoan ekimenak bertako zuhaitzen sustatzea, ekologia eta parte hartzaileen kolaborazioa ditu ardatz

DVDonostia

Tokian tokiko fruta-arbolez osaturiko aurreneko gipuzkoar sare publikoa sortu dute; bost izango dira, zehazki, fruta-arbol sortak izango dituzten guneak Donostian. 'FruitOndoan' izendatu dute proiektua.

Hasteko, bertako sagarrondo barietateen landaketa egin da bai Cristina Eneako parkean, bai eta Ibaetako campusean, lehen hezkuntzako magisteritzako graduko ikasle eta irakasaleekin.

Cristina Enea Fundazioak sustaturiko ekimenak landa-ikuspegi ekologista, parte-hartzea eta jasangarritasuna ditu ardatz. Beraz, jendarte osoaren eskura egongo da sarea, beti ere administrazio, elkarte, ikastetxe eta erakunde sozialen laguntzaz.

Fruta-arbolak hiriguneetan egotea bioaniztasunaren garrantzian erreparatzeko aukera ederra izango delakoan, tokian tokiko administrazio, elkarte, erakunde sozial eta ikastetxe pribatu nahiz publikoen konpromisoa sustatuko dute, nekazaritza ekologikoa ere ikusaraziz.

Kimatze-jardunaldiak eta uzta kolektiboak

Era berean, proposamen honen izaera kolektiboak gure auzo eta herrialdeen sare komunitarioa indartzeko parada ederra izan litekeela uste dute antolatzaileek.

Gipuzkoar sarea osatzen duen zuhaitz-sorta bakoitzak bere 'erreferentziazko' elkartea izango du. Elkarte horrek gutxieneko jarraipena egingo du, besteak beste, ezer gertatuko ez zaiola ziurtatuko du. Arbola-sorta horien mantenu eta zaintza, publiko orori zabalik izango diren jardueren bitartez egingo dituzte, hala nola, kimatze-jardunaldiak, uzta kolektiboak eta abar.

Gainera, formakuntza-jarduerez eta lan-sesioez gain, beste mota bateko ekintzak ere aurreikusi ditu fundazioak: fruta-arbol sortetara bisitak, fruta-arbol instalazioetara bisitak, klase desberdinen dastaketak...

Temas

Euskera