Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Gipuzkoako Aldundiak 2026ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du

Gipuzkoako Aldundiak 2026ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du

'Ekin. Zaindu. Bizi' izango da gaia eta epea irailaren 1ean hasiko da

DV

Sábado, 26 de abril 2025, 17:45

Gipuzkoako Foru Aldundiak bederatzigarren urtez jarri du martxan 2026ko egutegia herritarrekin batera lantzeko asmoz antolatutako argazki lehiaketa. Lanak aurkezteko epea irailaren 1ean hasiko da, gaia 'Ekin. Zaindu. Bizi' izango da eta, beraz, parte hartu nahi dutenek kontzeptu horiek islatzen saiatu beharko dira beren argazkietan.

«Gipuzkoa lurralde bizia da, natur ingurune aberatsa, tradizio sustraituak eta komunitate balio sendoak dituena. Aldi berean, etorkizunera begira aurrera egiteko ekimena duen lurralde industriala gara, pertsonak eta ingurunea zaintzen dituena. Guztion ongizatea bultzatzen duen lurraldea, azken finean», adierazi dute foru erakundetik.

Hori dela eta, Gipuzkoako Aldundiak 'Ekin. Zaindu. Bizi' leloa hartu du goiburutzat legealdi honetan, «gipuzkoar guztien ongizate integralaren aldeko lana» laburbiltzen duelako. Aukeratutako gaiaren eta argazkien bitartez, «gipuzkoarron balio konpartitu horiek guztiak indartzen eta sustraitzen» jarraitu nahi du foru erakundeak.

Ohi bezala, aurten ere lehiaketa Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin elkarlanean antolatu da, eta, guztira, 4.000 euro banatuko ditu saritan: lehenengoak 1.000 euroko saria jasoko du eta egutegiko azalean aterako da; horrez gain, 250na euroko 12 sari egongo dira, egutegiko hilabete bakoitzeko bana.

Lehiaketa 18 urtetik gorako argazkizaleei nahiz profesionalei irekita dago. Pertsona bakoitzak hiru argazki aurkeztu ditzake gehienez: originalak, aurretik argitaragabeak eta aukeratutako gaia irudikatzen dutenak. Argazkiak Gipuzkoan ateratakoak izan behar dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariek osatutako epaimahaiak 13 argazkirik onenak aukeratuko ditu, kalitate artistikoa, lanen teknika eta lehiaketaren gaiarekin harremana kontuan hartuz. Gainera, argazki guztiak ikusi eta baloratzeko eta lehiaketako oinarriak betetzen ez dituztenak alde batera uzteko ardura izango du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Aldundiak 2026ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du