Borrar
'Mutrikuko ammonite erraldoiak' du izena irteerak Juantxo Lusa
Geoparkeak eta EHUk antolaturiko Geolodia ibilaldirako leku guztiak bete dira

Geoparkeak eta EHUk antolaturiko Geolodia ibilaldirako leku guztiak bete dira

Ibilaldian zehar, Mikel Lopez-Horgue EHUko Estratigrafia eta Paleontologia irakasle eta ikerlariak eta Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak azalpenak emango dituzte ekimenean zehar

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 1 de mayo 2019, 14:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Geolodia ibilaldia Euskal Kostaldeko Unescoren Munduko Geoparkean egingo da aurten, maiatzaren 11an, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Geoparkeak berak elkarlanean antolatuta. Eskainitako leku guztiak bete direla jakinarazi dute. 'Mutrikuko ammonite erraldoiak' izenburupean, ibilaldi gidatua Mutrikun egingo da bertako flysch beltza ezagutarazteko, Geoparkeko zaharrena, hain zuzen.

Ibilaldian zehar, Mikel Lopez-Horgue EHUko Estratigrafia eta Paleontologia irakasle eta ikerlariak eta Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak azalpenak emango dituzte. Besteak beste, flysch beltza noiz eta nola sortu zen, Mutrikuko ammoniteak non bizi ziren eta zergatik ziren erraldoiak azalduko dute.

Ibilaldia goizeko 10:30ean abiatuko da, Mutrikuko Txurruka plazatik, eta sei ordu inguruko iraupena izango du. 16:30era arte, ibilbidean zehar, Nautilus interpretazio zentroa, Mutrikuko hirigune historikoa eta Zazpi Hondartzak ezagutuko dituzte.

Geologia eta geologoen lanbidea herritarren artean ezagutzera ematea du helburu ekimenak. Geologoek gidaturiko eta publiko zabalari zuzendutako doako ibilaldiak dira. Ekimena 2005ean jaio zen Teruelen eta 2010etik estatuko lurralde guztietan egiten da aldi berean. Ibilaldiek aukera ematen dute inguruko paisaia «begi geologikoekin» ikusteko. Era berean, ondare geologikoaren garrantziaz jabetzea eta ondarea babestearen beharraz ohartaraztea dute helburu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios