Materialen zientzia eta teknologiaren inguruan, euskaraz

MZT III. Kongresua 2016an egin zen, Leartikerren egoitzan./
MZT III. Kongresua 2016an egin zen, Leartikerren egoitzan.

Donostian hasi da bi egunez luzatuko den kongresua, laugarren edizioa antolatzea Ceit-IK4 eta Tecnuni egokitu zaielarik

Materialen zientzia nondik nora dabilen, eta norantz doan, aztertuko dute alor horretan adituak diren zientzilariek gaur eta bihar, uztailaren 2 eta 3an, Donostian, Materialen Zientzia eta Teknologia kongresuan. Laugarren aldia da bi urtez behin eta euskaraz egiten den Kongresu hau antolatzen dela. Kasu honetan, Ceit-Ik4 eta Tecnun Nafarroako Unibertsitateko zentroak izan dira MZT Kongresua antolatu dutenak. Horiekin batera, UPV/EHUko Polymat, Mondragon Unibertsitatea eta Leartiker zentro teknologikoa dira ekimenaren sustatzaileak.

«Ekimen honek Euskal Herriko produkzio zientifikoaren eta teknologia berrien erakustoki bihurtzea du helburu. Bide batez, material aurreratuekin fabrikatutako produktu eta prozesu berritzaile zein adimentsuen sorrerarako behatoki eta eragile ere izan nahi du», adierazi dute ohar baten bidez antolatzaileek. Izan ere, «garapaen hauen ezarpena bultzatu nahi da Euskal Herrian nahikoa garatuak ditugun honako sektore hauetan: garraioa, automozioa, aeronautika, trengintza, ontzigintza, metal eta makina-erreminta, energia bere atal desberdinetan...»

Materialen Zientziari buruzko 4. Kongresuak, bestalde, «ikusgarritasuna eman nahi dio Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko talde osoak egiten duen lanari» eta, horretarako, bertara gonbidatuta daude enpresetako I+Gko unitateak, zentro teknologikoak, ikerketa kooperatiboko zentroak, oinarrizko ikerketakoak eta unibertsitateetako ikerkuntza taldeak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos