Borrar
2016ko edizioko saioetako bat. TOPAGUNEA.EUS
Euskararekiko bizipenak partekatzeko gune irekia

Euskararekiko bizipenak partekatzeko gune irekia

Zubideiak ekimenaren bigarren edizioa Donostian egingo da urriaren 20an. Amaitzear da izena emateko epea

Miércoles, 10 de octubre 2018, 10:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Aniztasuna eta elkarbizitza' gaia hartuta eta 'Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?' lemapean, Donostiako Miramar jauregian egingo da urriaren 20an, larunbatarekin, Zubideiak gizarte elkarrizketaren bigarren edizioa.  Zubideiak 2ren atzetik 21 bat eragile daude: EDE fundazioa, Agirre Lehendakaria Center, AEK, Elhuyar, Euskal Herriko Unibertsitatea, EH 11 Kolore, EMUN, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Jatorkin Al-nahada, Urtxintxa, Biltzen, Gune Irekiaren Lagunak, Soziolinguistika Klusterra, Euskaltzaindia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Aniztasun Saila, Kutxa-Ekogunea, Bagera Elkartea, Emigrados Sin Fronteras, Garabide eta Euskaltzaleen Topagunea.

Denek uste dute euskararen garapena gizarte osoaren ardura dela, eta ildo horretan «aniztasunak euskarari zein elkarbizitzari, aberastasuna eta aukera berriak ekar diezazkiokeela» uste dute. Horrek eskatzen du, ordea, azken urteetan asko aldatu den gizartea osatzen duten guzti-guztiei entzutea, eta denen ekarpenak aintzat hartzea.

Izan ere, askotarikoak dira eguneroko bizitzan herritarrek euskarekiko dituzten bizipenak, «gertukoak batzurenak,urrunak besteenak, goxoak, mingarriak, sutsuak, aurkakoak, epelak, anitzak, kontraesankorrak, ilusionagarriak…». Askotariko bizipen horiek partekatzea, «elkarrekin ideia eta galdera berriak sortzea eta elkarrekin aurrera egiteko zubiak eraikitzea» bilatzen dute antolatzaileak urriaren 20ko topaketarekin.

Parte hartzaileak protagonista

'Gune irekia' metodologia erabiliko da jardunaldian. Antolatzaileek aurkezpenean nabarmendu zutenez, «harremanak errazteko eta ezberdin pentsatzen duten pertsonak elkartzeko era auto-kudeatu» bat da. «Hiritarren arteko topaketa hauek zeharo motibatzaileak dira; gure herriaren baitan elkarrizketaren kultura sustatuz era sortzaile eta inklusibo baten bidez» azpimarratu zuten . Gune Irekiaren metodologiak parte hartzaileen interesak, galderak eta kezkak jartzen ditu erdigunean, parte hartzaileak beraiek baitira eguneko agenda proposatu eta erabakiko dutenak. Saioaren amaieran egunak eman duen guztiarekin txostena osatuko da eta parte hartzaile guztien eskuetan jarriko da egun horretan bertan egunak eman duenaren emaitza.

Urriak 20ko gizarte elkarrizketan parte hartzeko izen emate epeazabalik da urriaren 11 arte. Gerturatzen direnak dohakoa izango dute jauregian bertan umeen zaintza zerbitzua. Bazkaria 10 euro izango dira.

Zubideiak-en lehenengo edizioan parte hartzaileen laurdena gutxienez euskaraz ez dakiten herritarrak izatea jarri zen helburu moduan eta helburua lortu zen. Helburu berarekin abiatu da bigarren edizio hau. Elkarrizketa honetara ekarri nahi da gizartean dagoen aniztasunaren lagin bat eta izen emate garaian aniztasun hau eman dadin lan egingo dute Zubideiak 2ko sustatzaileek. Izan ere, «ezberdintasunetatik abiatuta, jarrera kolektiboa indartzea du helburu gizarte elkarrizketa honek».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios