Borrar
Urgente Al menos cuatro muertos y varios heridos por el fuerte oleaje en Tenerife

Euskaltzaindiak 2024an zehar zendutako sei euskaltzain omendu ditu

Euskara eta euskal kulturaren alde eginiko ahalegina eskertu die Iñaki Beobide, Maite Idirin, Bernard Goity, Erramun Baxokena, Jose Antonio Aduriz eta Joxe Ramon Zubimendiri

J. Agirre

Ostirala, 31 urtarrila 2025, 15:12

Comenta

Beraien bizitzak eta euskara eta euskal kulturaren alde eginiko ahaleginak gogoratuz, Euskaltzaindiak 2024an zehar zendutako sei euskaltzain, Iñaki Beobide, Maite Idirin, Bernard Goity, Erramun Baxokena, Jose Antonio Aduriz eta Joxe Ramon Zubimendi, omendu ditu ostiral honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Bertan izan dira, besteak beste, Eider Mendoza diputatu nagusia eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Joxan Goikoetxea eta Klara Mendizabalek egindako sarreraren ostean banan-banan irakurri dira iaz hildako lehen sei euskaltzainen profilak edo euskararen akademiak deitzen dien bezala hilberri-txostenak: Iñaki Beobide (1934-2024) euskaltzain urgazlearena Joxe Mari Iriondok; Maite Idirin (1943-2024) ohorezkoarena Jokin Apalategik; Bernard Goity (1926-2024) urgazlearena Xipri Arbelbidek; Erramun Baxok (1928-2024) ohorezkoarena Pantxoa Etchegoinek; Jose Antonio Aduriz (1949-2024) urgazlearena Miriam Urkiak eta Joxe Ramon Zubimendi (1952-2024) urgazlearena Xabier Euzkitzek.

Beobidek «bizitza osoa euskarari eskaini» ziola nabarmendu du Iriondok, «saltseroa bezain polifazetikoa» zela edota EiTBren sorreran eta antzerkigintzan egindako lana goratu du, esaterako Jarrai antzerki taldean. «Talde hartan ezagutu genituen, besteak beste, Arantxa Gurmendi, Ramon Saizarbitoria, Txaro Arteaga, Xabier Lete, Axen Egaña, Rikardo Ugarte, Xabier Goenaga, Mertxe Uranga, Mikel Forkada eta abar», oroitu du.

Idirini buruz euskal kantagintzaren ikurretako bat izan zela azpimarratu du Apalategik, horren froga bezala 2011n jasotako Eusko Ikaskuntza saria edota argitaratu berri den 'Maite Idirin, herrigintza kantuz' liburua aipatuz. «Aspertzen ez zen langilea zen Maite, gauza berrietara laster egokitzen zen emakumezkoa».

Goityren hilberri-txostenean Arbelbidek frantsesa eskolan ikasi zuela oroitu du, historiaz idaztea gstuko zuela eta elizbarrutiaren historiari eta mugarteari buruzko idazlan bat argitaratu zuela ere bai. Horien emaitza, 2011n 84 urterekin Tolosako Unibertsitateko Zuzenbide Kanonikoko Fakultateko kideek Zuzenbide Kanonikoan doktore-titulua eman zioten

Bestetik, Etchegoinen ibilbide oparoa aletu du Baxok, batik bat «1978tik 1993ra hizkuntzalaritza aplikatua irakatsi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean». Urte askoan kanpoan izan ostean, etengabe euskararen eta euskal kulturaren alde lerratu zen: Euskal Kultur Erakundeko lehendakari, euskara ikasteko Euskaraz bizi multimedia metodoa...

Adurizen izaera apal eta konformista nabarmenduz hasi du hitzartzea Urkiak, lexikografian egin zuen lana azpimarratuz ere. «Bigarren planoan egotea nahi izaten zuena, bere argiarekin besteek argi egin zezaten laguntzen zuena (...). Zenbat ikasten genuen berarekin lanean edo solasean. Ez zen maisuaren lekuan jartzen zen horietakoa, 'nik dakidantxoa' esanez ikaragarrizko lezioa ematen zizun, baina apaltasunetik. Eta egunero ikasten genuen zerbait. Haserretzen ere bazekien, e?». Horretaz gain, JAKINen eta UZEIn eginiko ahaleginak azaldu ditu.

Azkenik, Xabier Euzkitze euskaltzain urgazleak irakurri du Joxe Ramon Zubimendiren hilberri-txostena. Euskarazko hedabideetan euskararen kalitatea eta egokiera ikuskatzen eta bideratzen, hizkuntza-arduradun, bikoizketa-zuzendari, gidoigile, aktore, itzultzaile, esatari eta gainbegirale lanetan aritu zen Zubimendi urte luzez

Ostiral honetako ekitaldiaz gain, Euskaltzaindiak martxoaren 28an Bilbon omenduko ditu 2024an hil ziren beste sei euskaltzain: Patxi Oroz; Luis Baraiazarra; Martzel Andrinua; Georges Rebuschi; Xabier Erdozia eta Patri Urkizu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaltzaindiak 2024an zehar zendutako sei euskaltzain omendu ditu

Euskaltzaindiak 2024an zehar zendutako sei euskaltzain omendu ditu