Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Artxiboko argazkian, San Sebastian eguneko danborrada Mexiko D.F.-ko euskal etxean. DV
'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko data bila

'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko data bila

Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak zabaldu du deialdia, eta abenduaren 31ra arte egin daitezke proposamenak

Domingo, 24 de diciembre 2017, 11:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jakina denez, Euskadiko Autonomia Erkidegoak ez du festa egun ofizialik, alderdiak ez baitira ados jartzen denen gustukoa izan daitekeen bat aukeratzerakoan. Nafarroak badu 1985az geroztik eta, neurri batean, euskaldun guztion ospatzen dugu, Euskal Herrikoak zein Euskal Herritik kanpo bizi direnak, abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna ere bada eta...

Orain, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza 'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko data apropos baten bila dabil. Irekia atariaren bidez zabaldu du deialdia, interesa duten herritarrek iritzi eman dezaten eta proposamenak aurkez ditzaten. Momentuz ez dago mugimendu handirik atal horretan, baina abenduaren 31era arte har daiteke parte.

Urteko azken eguneko 24:00ean amaituko da proposamenak jasotzeko epea. Jasotako iradokizunak aztertuko dituzte, eta, azkenik, urteko egun zehatz bat proposatuko dute formalki, 'Euskal Diasporaren Eguna' izan dadin. Ez da erraza une honean finkatzea zer den 'euskal diaspora' delako hori, azken hamarkadetako aldaketa sozialek eta gero eta arruntagoa den mugikortasun profesionalak asko aldatu baitute XIX. eta XX. mendean arrazoi ekonomiko eta politikoak tarteko beste herrialde batzuetara -Ameriketakoetara, batik bat-, joandako euskaldunen profila. Hala ere, kontinente guztietan hedatuta dauden 190etik gora euskal etxeek jarraitzen dute kanpoan bizi den euskal jatorriko komunitate horri eusten dion sare nagusia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios