Gipuzkoako Foru Aldundia

i2e, Europan zehar, eta kutsatu gabe, ibiltzen ari den autobus gipuzkoarra

Gipuzkoa Europan desberdintasun ekonomiko eta sozial txikiena duen lurraldea izatea da helburua

Zaharkitutako erregai bidezko motorrei alternatibak bilatzea lehentasuna da. Kutsadura, klima aldaketa, osasun arazoak… Bide horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz programaren barruan, esperimentazio zentro baten sorrera aurreikusi du, mugikortasun elektrikoan eta energia metatzen diharduten lurraldeko eragileak lagunduko dituena.

Eragile horien artean aurkitzen da Irizar. Autobusak fabrikatzen dituen enpresa hau mundu mailako erreferente da sektorean, eta 100% elektrikoa eta gasik igortzen ez duen Europako lehen hiri autobusa diseinatu eta sortu du. Kontinente zaharreko hiriburu nagusienetako batzuetan ikus daiteke dagoeneko, baita EAEkoetan ere.

Informazio gehiago Gipuzkoa.eus/etorkizunaeraikiz webgunean