Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko Aste Nagusiaren hasiera. JOSÉ MARI LÓPEZ
340 eurotan gaua Donostiako etxebizitza turistikoetan

340 eurotan gaua Donostiako etxebizitza turistikoetan

Hori da alokairurako plataforma nagusietan ordaindu behar dena, Aste Nagusirako gelditzen diren etxebizitza urrietakoren bat hartu nahi bada

m. imaz

Martes, 8 de agosto 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hiriak pisuen prezioen arabera sailkatzen dituzten zerrenda guztietan, aurreneko postuetan dago beti Donostia, berdin dio nork egin duen kalkulua. Berdin dio, halaber, pisua izatea erosteko edo alokatzeko, zeren eta Madril eta Bartzelona izaten baititu soilik aurretik Gipuzkoako hiriburuak bizitegi-merkatura bideratutako etxebizitzen kasuan.

Sailkapena etxebizitza turistikoen prezioen arabera egiten bada ere aurreneko postuetan jarriko da Donostia datozen egunetan, Aste Nagusia dela eta. Izan ere, oso-oso etxebizitza eta gela gutxi gelditzen dira libre egun horietarako. Hotelen okupazioa ere oso altua da. Eta gelditzen diren etxeak, jakina, urre prezioan ordaindu behar dira. Eta, seguruenik, hau irakurtzerako are gutxiago geldituko dira, idatzi bitartean hainbat alokatu baitira, lerroburuan azaltzen den prezioan...

%98ko okupazioa

Donostian eskaintza zabalena duen plataforma Airbnb estatubatuarra da. Etxe osoak eta gelak batuta, Donostian 1.000tik gora lojamendu eskaintzera hel daiteke. Norbaitek, munduko edozein puntatan, astearte honetan erabaki badu abuztuaren 12tik 19ra bitarteko astea Donostian igaro nahi duela, Aste Nagusiaz gozatzeko-edo, eguerdian eskura zeukan aukera 25 etxebizitza oso eta 19 gelatara mugatzen zen. "Data horietarako, lojamenduen %2 bakarrik dago erabilgarri", irakur zitekeen web gunean. Batez besteko prezioa, berriz, 345 eurokoa zen etxe oso baterako. Bilaketa bi lagunentzako egin da, baina talde zabalagoak har ditzaketen etxean ere azaltzen dira emaitzen artean, horien artean denetan garestiena, gaua igarotzegatik 1.540 euro eskatzen dituen Igeldoko etxe ikusgarria. Hori alokatzen bada, igarriko da batez besteko prezioan...

Kontsulta egin da, halaber, Espainiar estatura Airbnb baino zertxobait lehenago heldu zen HomeAway plataforman. Hasiera batean, jatorria AEBetan duten bi konpainien negozio-eredua zertxobait diferentea zen arren, gaur egun eremu berean dihardute. Donostiari dagokionez, HomeAwayren eskaintza urriagoa da; are urriagoa Aste Nagusira begira. Egun horietarako, bilaketa bi lagunentzako eginda betiere, hiru etxebizitza baino ez ziren agertzen astearte eguerdian. Batez besteko prezioa, 300 eurotik gorakoa. Idealista atariari atxikitako Rentalian ere urria da eskaintza, eta prezioa batez besteko orokorretik gorakoa kasurik gehienetan. Plataforma horretan, errekorra du gau bakoitzeko 1.800 euroko tarifa duen etxe handi eta zoragarriak..

Asko daude, itxuraz, aste hori Donostian igarotzeko horrelako dirutzak ordaintzeko prest. Donostiarrik ere izango da abuztuaren 12tik 19ra hiritik urruntzea asko inporta ez zaionik. Zorioneko dira horiek prezioei dagokienez, edonon baitira merkeagoak etxebizitza turistikoak Donostian baino. Parisen, esaterako, 86 eurokoa da betez besteko prezioa; 79koa Berlinen; 102koa Erroman edo 185koa Londresen. Espainiar estatutik ez irteteko, saioa egin daiteke Bartzelonan (193 euro) edo Madrilen (68 euro). Merke eta gertu, Gasteiz (63 euro). Gertu eta ez horren merke, Iruñea (202 euro) edo Bilbo (185 euro). Bilbora joan nahi izanez gero, ordea, hone Donostiako Aste Nagusia bertakoa baino. Gipuzkoako hiriburuan gertatuko den bezala, Bizkaikoan ere asko murriztuko da eskaintza aste horretan, eta dezente igoko dira prezioak. Bi aste eta erdiko aurrerapenarekin aurki daitezkeenak kontuak hartuta, dena den, kostatuko zaio Donostiakoetara heltzea!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios