«Etorkizun hurbil batean» egingo da Gau Ibilaldi Mitologikoa

Seminarioko ikasle gazteak ere prest zeuden ikuskizunean parte hartzeko./
Seminarioko ikasle gazteak ere prest zeuden ikuskizunean parte hartzeko.

Ekaitzaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten larunbatean Ataunen II. Mitoaldiaren ekitaldi ikusgarriena. 1.200 ikusle zain zituena

Kalte handiak egin dituzte ekaitzek Gipuzkoan asteburuan. Handiak izan ziren, esaterako, Ataunen jasandakoak. Mitoaldiaren II. edizioaren amaierak ere pairatu zuen ekaitz bortitza eta, jakina denez, bertan behera utzi behar izan zuten Gau Ibilaldi Mitologikoa.

«Gogo handiz eta ilusioz beterik antolatuta geneukan, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta ekaitz indartsu baten ondorioz, bertan behera utzi behar izan genuen ikuskizuna», adierazi Jentilbaratza Kultur Elkarteak ohar baten bidez.

«San Gregoriotik San Martina doan herri bidean zehar txukun eta dotore prestatuta zeuden antzezlekuak hutsik eta bertan zai zeuden aktore-aktoresak goibel geratu ziren, euriak, tximistek eta trumoiek ez zigutelako prestatuta genuena eskaintzeko aukerarik eman», gehitu dute.

Ikusleak ere izan dituzte gogoan. Izan ere, aurten izena eman behar zen parte hartzeko, jende-pilaketak ekiditeko. Horrenbestez, «gau ibilaldi mitologikoaz gozatzeko aurrez izena emanda zeuden 1.200 ikusle eta ibilbidean zehar zeuden Patxi errementaria, Marimunduko, lamiak, Samartintxiki, etsaiak... zerura begira ea ekaitza urrutira joango ote zen begira zain egon ziren arren, hasiera ordua ezarrita zegoen 20:00rak inguruan bota zuen eurite zakarrak, ez zigun ikuskizuna burutzen utzi». Hala ere, badakigu aurtengoan gozatzeko aukerarik izan ez dugun

Ikusleak, dekoratuak, errementaria... Horien ahaleginak ere alferrikakoak izan ziren.

Dena ez da, ordea, notizia txar, Jentilbaratza Kultur Elkarteak jakinarazi baitu«etorkizun hurbil batean» eskainiko dutela ikuskizuna.

Eskerrak emateko ere baliatu dute oharra. Eskerrak eman dizkiete «antolakuntza lanetan aritu diren hainbat eta hainbat herritarrei, era batera edo bestera lagundu diguten elkarte edota erakundee, Goierrialdea autobusei, Joxemiel Barandiaran museoko langileei, eta larunbat arratsalde-iluntzean, San Martina eta San Gregoriora hurbildutako ikusle guztiei, izan zuten jarrera ulerkor eta lasaiagatik».

Kontrolaezinak ziren arrazoiengatik azkenburukoak huts egin badu ere, «II. mitoaldiaren balorazio arrakastatsua» egin du elkarteak, partaidetza ona nabarmenduz eta adieraziz izango dela III. Mitoaldi bat.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos