Erremontista egun batez

Hernaniko Galarreta pilotalekuan, errementista izatea nolakoa den erakusteko, kirol hori gertutik ezagutzeko esperientzia sortu dute

HAIZEA FURONESHernani

Duela bi urte sortu zuten ekimena. Hernaniko Galarreta pilotalekuan, errementista izatea nolakoa den erakusteko, kirol hori gertutik ezagutzeko esperientzia sortu dute. Pilotalekura jaitsi eta erremontearen inguruan kontatzen diete lehenik bisitariei. Pilotalekuaren historia, nola jokatzen den, araudia, pilotariak eskuan sartuta duen saskiarekin pilota kolpatzeko eta saskiaren puntatik ziztu bizian irten dadin kirol horretan teknikak duen garrantzia, besteak beste.

Arratsalde osoko ekimena da. Izan ere, frontoian jokatzeko aukeraz gain, saskiak modu artisauan egiteko gai den Juan Pedrok, bere lanaren berri ematen du. Saskigileak tailerra erakutsi eta zesta-punta egiteko prozesua azaldu zigun. Amaitzeko, artekariekin egindako apustuen sistema tradizionala azaltzen dute.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos