Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
252 metro koadro estaltzen dituzte panelek. elhuyar
Energiaren autokontsumoaren aldeko apustua egin du Elhuyarrek

Energiaren autokontsumoaren aldeko apustua egin du Elhuyarrek

Goiener kooperatibaren eskutik egin du urratsa: egoitza nagusiki eraikina egokitu du eta 126 eguzki panel jarri ditu teilatuan, kontsumitzen duen energiaren %35 sortzeko asmoarekin

Martes, 1 de marzo 2022, 14:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Erakunde berdeago bat egiteko» erronkaren baitan karbono aztarna txikitzeko asmoz, energiaren autokonsumoaren aldeko apustua egin du Elhuyarrek. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, 126 eguzki panel jarri dituzte Usurbilen kokatuta dagoen egoitza nagusiko teilatuan. Horri esker, «urtean kontsumitzen duen energiaren %35 sortuko du eta ia 17 tona CO2 isurtzea saihestuko du». Eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak ere egin ditu, fatxada birgaituta eta inguratzaile termikoa hobetuta.

Lan horiek guztiak egin ahal izateko 260.000 euroko inbertsioa egin da, eta %31 Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) lagundu du diruz, Elhuyarreko iturriek jakitera eman dutenez. Goienerrek eskutik ari da urrats horiek egiten Elhuyar. Izan ere, kooperatibako bazkidea da Elhuyar, «eta azken urteotan elkarlana sakondu dute». Alde batetik, «Goienerrek efizientzia energetikoa hobetzeko laguntza eskaini dio Elhuyarri, eta, bestetik, Elhuyarrek euskararen eta partaidetzaren inguruko jakintza partekatu du Goienerrekin, zientziaren dibulgazioan eraginkortasun energetikoa hobetzeko ikuspegia txertatzearekin batera».

17 tona CO2 gutxiago

126 eguzki panel jarri ditu Elhuyarrek Usurbilgo egoitza nagusiko teilatuan, azaleraren 252 metro koadro estaliz. Plaka foltovoltaiko horiek 47 kWeko potentzia dute, eta Elhuyarrek urtean kontsumitzen duen energiaren %35 sortuko dute; %31, berriz, soberakin energetikoa izango da, eta sarean sartuko da. Instalazio horri esker, urtean ia 17 tona CO2 isurtzea saihestuko da, eta urteko CO2 xurgatua 1.882 zuhaitzek xurgatzen dutenaren parekoa izango da. Autokontsumo instalazioaren proiektua Goiener taldeko Nafarkoop kooperatibak egin du.

Eguzki panelak jartzeaz gain, eraikina hobetzeko lanak egin dira, 50. urteurreneko testuinguruan eraikinari «jantzi berri bat emanez» itxura modernizatzearekin batera. Besteak beste, fatxada birgaitu eta isolatu da, teilatua isolatu da eta leihoak aldatu dira. Hobetze lan horiekin espero da eraikinaren urteko energia gastua %24 murriztea eta urteko CO2 isuriak %16,8 gutxitzea.

Estrategia horren barruan, ibilgailu elektrikoaren aldeko apustua ere egin da. Horrela, eraikinean bi kargatze gune instalatu dira, eta ibilgailu hibrido entxufagarrietarako jauzia egin da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios