Emakume arkitektoen lana ikusarazteko zikloa asteazkenean hasiko da

Rocío Peña arkitekto donostiarra/Iosu Onandia
Rocío Peña arkitekto donostiarra / Iosu Onandia

 '12 hilabete, 12 emakume-arkitekto' hitzaldi-zikloa Rocío Peña arkitekto donostiarrak abiaraziko du. Gero, Maite Crespo, Maite Leturia eta María Pons arkitekto gazteek, eta Naiara Zabala, hirigintza planetan genero ikuspegia txeratzen adituak parte hartuko dute, besteak beste

Datorren otsailaren 13an, Rocío Peña arkitekto donostiarrak eta Peña Ganchegui Fundazioko zuzendariak, '12 hilabete, 12 emakume-arkitekto' hitzaldi-zikloa abiatuko du.

Gipuzkoako emakume arkitektoen lana agerian jarri euren esperientzia profesional eta pertsonalen bidez, Berdintasun Ibilbideari jarraipena ematea da helburua. Ekitaldia 18:30ean hasiko da Gipuzkoako EHAEOeko egoitzan. Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren webgunean.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak antolatutako ekimenean parte hartuko dute, baita ere, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Matxalen Acasuso EHAEOeko dekanoak, Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOeko presidenteak eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOren Kulturako bokalak.

Datozen hilabeteetan, beste emakume arkitekto batzuk emango dituzten hitzaldiak hartuko ditu Gipuzkoako EHAEOren aretoak, baina arratsaldean izan beharrean bazkalorduan egingo dira (13:00-15:00). Bertaratutakoek, hitzaldia entzuten duten bitartean luntx bat dastatzeko aukera izango dute.

Martxoaren 15ean, Maite Crespo, Maite Leturia eta María Pons, arkitekto gazteen esperientziaz ariko dira; maiatzaren 10ean, Naiara Zabala, hirigintza planetan genero ikuspegia txeratzen aitzindariak hartuko du hitza; ekainaren 15ean, berriz, Rakel Martínez de Ubago, Gipuzkoako lehenengotariko emakume arkitektoak. Esanguratsuak diren zenbait eraikinen egilea da, eta artearen munduan ere ibilbide oparoa du egina; urriaren 18an Marta Badiola, Pura arquitecturaren sortzailearen txanda izango da; azaroaren 22an, azkenik, Izaskun Aseguinolaza, irakaskuntza eta jardun profesionala uztartzen dituen emakume arkitektoarena.

Urteak aurrera egin ahala, baliteke Gipuzkoan bizi diren profesional gehiagoren hitzaldiak gehitzea zerrendara. Hitzaldietararako sarrera doakoa da, baina  www.coavnss.org webgunean hitzaldi bakoitzerako izena ematea ezinbestekoa da, lekuak mugatuak dira eta.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos