

Secciones
Servicios
Destacamos
Egin zuen oihu Enperadorearen armadako jeneralak 1868ko urriaren 10ean, Aizu gaztelu eta hiriaren aurrean zabaltzen zen gerra zelaian. «Ekar iezadazue Takeko Nakanoren burua! Astamakila batean iltzatuko dut; ohartuko dira horrela etsaiak gainditu ditugula. Ohartu eta gure aurrean belauniko, errenditu».
Baina bere soldaduek ezin zioten eraman jeneralari Takeko Nakanoren burua 1868ko urriaren 10eko arrats hartan. Bularrean larri zauriturik sentitu orduko Takekok bere buruaz beste, suizidioa, 'seppuku' japonieraz, egin baitzuen. Seppukuak, alta, gizonezkoek burutzen dutena adierazten du. Emakumezkoek beste erritual bati heldu behar diote, 'jigai' izenekoari. Burutu zuen ba 'jigai' 21 urteko gerlariak eta arerioek bere burua garaipen-ikur nahi zutela bazekienez, ahizpari hil bezain pronto mozteko eta lurperatzeko eskatu. Agindua bete zuen Yuko txikiak. Gero, zaldia harturik, egun hain fama malapartatua duen Fukushima inguruetan den tenplura eraman eta pinu baten pean lurperatu. Egun, hara arrimatzen dira neska pila erromes. Egun, oraindik ere bada hor bere izenean eraikitako aldarea. Egun ere, hor gordetzen da hain abilki maneiatzen zuen 'naginata', lantza antzeko arma kurbatua. Ez zuen balio estokada egiteko baizik eta kontrakoen buruak, besoak, hankak mozteko. Gerlari trebeek aise erabiltzen zuten, bai zaldiz bai zaldikoen kontra. Bazen 'onna-musha' emakumeen armarik preziatuena.
Izan ere, Takeko Nakano beste onna-mushekin partekatzen du Japoniako emakume ororen mirespena. Ikonoa da. Mitoa. Legenda. Ispilu. Eredu. Gerrakideek eraiki zuten bere ohorez eta oroimenez izugarrizko oroigarri ederra Hokaiji herrian, Aizu parean. Udazkenero ospatzen den jaialdian, samuraien ezaugarrietako bat ziren 'hakama' izena duten bost izurreko prakak jantzirik, buruan zinta zuriak dituztela, oroigarri horRetara hurbiltzen dira emakume mila. Festa eta debozio handiko giroan, Takeko Nakanoren beraren eta ?Joshigun? armadako kide izan ziren 40 neska guztien oroimenezko prozesioan biltzen dira kantu eta errezotan..
'Onna-musha'-k hori nahi du esan, hain zuzen ere, emakume gerlaria. Existitu ziren, nola ez ba? Alta, haien balentriak ez dira aipatzen harrizko edo marmolezko garaipen monumentuetan. Baina existitu ziren. Amazonak nola, Afrikako Dahomey erreinua defendatu zuten 'Agojie' izeneko emakume borrokalariak nola. Mito bilakaturik, zinemarako zein antzerkirako gai bihurtu dira (gaur bertan bada Donostiako Egia kalean den La Farandula agertokian 'La última samurái' izenburuko lana ikusgai?) baina haragi-hezurrezko emakume braboak ziren. Eta mendeetan zehar defendatu zuten beren familien ohorea, beren dinastien iraupena. Esan, esaten da, bai, Takeko Nakano azkena izan zela. Zergatik? Ba justu bere garaian hasi zirelako beren leinuen arerioak suzko armak erabiltzen eta fusil baten kontra ezer gutxi ahal du nagimata batek. Izan ziren azkenak bai, Takeko, Yuko ahizpa eta besteak baina Historian atzera joaz, 1157 urtean jaiotako Tomoe Gozen aurkitzen dugu, Beste legenda ikaragarria. Zaldi basatiak bezatu egiten zituen trebeki eta borroka hastear zela, komandanteak bidali ohi zuen beste soldadu guztien aitzindari, izugarrizko armaduraz jantzita. Batzuen arabera, gerra zelaian hil zen. Besteek, alta, armak utzi eta gero, moja sartu zela tenplu batean diote.
Takeko, Tomoe? beste inor? Jakina. XVI. mendean, emakume-ninja armada bat sortu zuen Chiyome Mochizuki. 'Kunoichi' izena hartu zuten neska haiek eta trebeak ziren oso espioi lanetan?
Takeko, Tomoe, Lady Chiyome? gehiago? Dudarik ez izan? 'Bugeisha'-k ere izan ziren. Familiaren gizonezkoak gerrara joanak zirelarik, beraiena zen oinetxea defendatzeko ardura, leporaino armaturik ere defendatu.
Aspaldian desagertu zirela diote entziklopediek. Oker daude. Urtero berpizten da beren espiritua, emakume ororen ispilu eta eredu.
Publicidad
Claudia Turiel e Iñigo Puerta | San Sebastián
Jon Garay y Gonzalo de las Heras (gráficos)
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.