Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Fernando Gómez / EHU

EHUko zientzialariak, irakasle

Hiri handietako zein herri txikietako 56 ikastetxetara hurbildu dira zientzia karrerak bultzatzera

DV

Sábado, 7 de junio 2025, 11:44

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) 64 irakasle eta ikertzailek zientzia unibertsitate-geletatik atera eta, Zientzia Zirkularra programaren baitan, Euskadiko txoko guztietara eraman dute: herri txikietako eskoletara zein hirietakoetara; publikoetara zein pribatuetara,; haur eta lehen hezkuntzakoetara zein bigarrenekoetara, baita batxilergoko eta heziketa profesionaleko zentruetara ere.

Programak eskainitako hitzaldi eta tailerrek harrera paregabea izan dute aurtengo edizioan. Epea zabaldu bezain laster bete ziren eskainitako plaza guztiak, eta 2024-2025 ikasturtean, hiru lurraldeetako 56 ikastetxetako 3.800 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Zientzia Zirkularrean. EHUko irakasle eta ikertzaileek euren ezagutza zientifikoa modu atsegin eta hurbilean partekatu dute, gizarteari ekartzen dizkioten onurak ikasleei ezagutaraziz.

Zientzia Zirkularrean parte hartu duten ikertzaile eta irakasleek argi dute euren motibazio nagusia: zientzia haurrei hurbiltzea. Eskoletan harrera ona izaten dute, izan ere, EHUko zientzialariak dira programa hau posible egiten dutenak, euren esfortzu eta konpromisoari esker, eta erantzukizuna handia da. Esther Acha, Bilboko Ingeniaritza Fakultateko irakasleak, azpimarratzen du esperientzia honek irakasle gisa berritzen dituela: «Gure motibazio nagusia da zientzia haurrei hurbiltzea, oraindik bizirik duten berezko jakin-min hori luzatzea, eta erakustea galderak egiteak erantzunak bilatzera eramaten gaituela, eta horrek, aldi berean, ezagutza sortzera. Hori da ikertzea: mundua hobeto ulertzea, garapen tekniko eta sozial berriak bultzatzeko».

EHUk antolatutako 36 jardueretatik 20 tailerrak izan dira eta 16 hitzaldiak eta, guztira, 100 saio baino gehiago eskaini dira. Besteak beste 4.000 milioi urteko historiaren aztarna Amoroton, uraren misterioak eta garrantzia Muskizen; mikroplastikoen arrastoa itsasoan Etxaben, Klorofilaren kolore berdea eta bere sekretuak Becerrilen edota Bakterio onuragarriak ezagutuz Salazarren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EHUko zientzialariak, irakasle

EHUko zientzialariak, irakasle