Secciones
Servicios
Destacamos
m. imaz
Martes, 23 de marzo 2021, 12:54
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Urrirako egoerak hobera egitea espero bada ere, ikastolek badakite 2021eko udazkena ez dela izango «ospakizun erraldoietarako garaia; ez, ordea, gogorik ez dugulako, baizik eta egoerak eragozten digulako orain arte ezagutu ditugun ikastolen aldeko ekitaldien modukoak egitea». Horrenbestez, nahia eta ahala uztartuz, «egoeraren araberako Kilometroak» jaia prestatzen ari dira urriaren 3rako Goierriko hiru ikastolaren eskutik, nahiz eta jaia lankidetzaren emaitza izango den. Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza dira hiru ikastola horiek, eta 'Batera, bagara, bat gara' astearte honetan Ikastolen Etxean aurkeztu den Gipuzkoako ikastolen jaiaren 45. edizioaren leloa.
Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakari Nekane Artolarekin eta Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastoletako ordezkariekin batera, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako ordezkariek ere hartu dute parte aurkezpenean, Kilometroen lekukoa Goierriko hiru ikastoletako ordezkariei emateko.
Leloa ez ezik, logoa ere aurkeztu da. Leloari dagokionez, gogoratu dute hori aukeratzeko prozesua «irekia eta parte hartzailea» izan dela. Gipuzkoako DBH 1 eta 2ko ikasleei eman zitzaien leloa proposatzeko aukera, eta guztira 241 lelo proposamen jaso ziren, horietatik bost aukeratu zirela. Azkenean, 'Batera, bagara, bat gara' izan zen bozkatuena. Leloak adierazten du Euskal Herriko ikastolen batasuna eta aurtengo Kilometroak jaiaren izaera kooperatiboa, Gipuzkoako ikastolek elkarrekin antolatua izango baita. Logoa, berriz, Ikastolen Elkarteko diseinu taldeak garatu du, leloa oinarri hartuta. Batasuna 1 zenbakiarekin irudikatu dute, «baina zenbakiaren barnealdea elementu ugarirekin osatuz», aniztasuna erakusketako.
Jaia antolatzeko garaian, hain zuzen, garbi izan dute «Gipuzkoako Ikastola guztien ekarpena, parte-hartzea eta babesa ezinbestekoa izango dela. Egoera berezi honi aurre egiteko modu bakarra dela baiteritzogu». Ikasturtean zehar ere funtsezkoa izan da elkartasun hori. «Ez da ikasturte erraza izaten ari hezkuntza munduan -adierazi dute-, ezta ikastoletan ere. Baina ditugun baliabide guztiak jarri ditugu ahalik eta modu egokienean aurtengoari aurre egiteko».
«Elkar zaintzeko, elkarrekin egoteko eta elkarri babesa emateko» urte honetan, hortaz, elkarrekin antolatuko dute Kilometroak jaia. Kokalekuari dagoionez, esan daiteke Kilometroak jaia sorburura itzuliko dela 45. ekitaldian, aurrenekoa Beasain eta Lazkao artean ospatu baitzen 1977. urtean. Aurtengoa Beasainen, Lazkaon eta Ordizian egingo da. Aurkezpenean azaldu dutenez, bizi dugun egoeraren ondorioz, «Kilometroak non eta nola antolatuko genuen erabakia hartzea ez da erraza izan, baina gure jaiak ez du etenik, eta Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastolek erakutsi duten prestutasunari esker aurten Gipuzkoako ikastolen jaia Goierrin egingo da». Helburuak ere egoerari egokitu zaizkio, eta «xumeak» izango dira. «Kilometroak historikoki izan dituen helburuei eutsi eta egoerak ireki dizkigun aukera berriak aztertu eta martxan jartzea» dute helburu, Kilometroak «euskararen eta euskal kulturaren plaza» izaten jarraituko dezan, baina «egoerara egokituta, beste eskala batean».
Hortaz, Kilometroak ez da jai erraldoia izango. «Euskara eta euskal kulturari tokia emango diegu noski, baina baita gure arteko elkarlanari eta parte-hartzeari ere», aurreratu dute. «Gure arteko saretzea indartu, elkarlana bultzatu eta Ikastolen ezaugarriak plazaratzeko aukera ematen duten ekimenak» gauzatuko dituzte horretarako.
Kilometroak 2021 jaiaren inguruan urte osoan zehar antolatuko diren ekimen guztietan eta egunean bertan oso presente egongo dira halaber 'Ikastolak herriari' filosofia eta 'Bihar' proposamena, ikastolek hezkuntza sistemari eta beste zenbait gairi buruz duten ikuspegia biltzen duena. Funtsean, alegia, «egungo egoerari erreparatuko dioten Kilometroak izatea» nahi dute ikastolek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.