Doako bisita gidatua antolatu du Soinueneak larunbaterako

Juan Mari Beltran, herri musikaren museoan/Arizmendi
Juan Mari Beltran, herri musikaren museoan / Arizmendi

Oiartzungo gune honek mundu osoko musika-tresnak ikusi eta entzuteko aukera ematen du

DV

Larunbat honetarako doaneko bisita gisatua antolatu du Soinueneak. Goizeko 11:30ean izango da eta, gidaria, Juan Mari Beltran bera, sortzaile eta arduradun nagusia. Tokia mugatua da eta helbide honetan egin behar da eskabidea: artxiboa@soinuenea.eus

Oiartzunen dago Soinuenea. 2002an inauguratutako gunea da eta sortzailea Juan Mari Beltran musikaria dugu. Hasierako deitura Herri Musikaren Txokoa da.

Bertako erakusketan Euskal Herriko nahiz munduko kontinente guztietako 400 tresnatik gora daude. Tresna horiek, ikusteaz gainera, entzun ere egin daitezke audio sistema baten bidez.

Honako atal hauetan dago banatuta erakusketa: aerofonoak; menbranofonoak; idiofonoak; kordofonoak; hots jostailuak; eta musika taldeak euskal herri musikan.

Urtean zehar ikastetxe askotako ikasle taldeak izaten dira bisitan Oiartzungo gune honetan. Eskolei egiten zaien bisita gidatuan soinu-tresnen funtzionamendua ezagutzeko aukera izatearekin batera, nork, non, noiz eta zertarako erabili izan dituen azaldu ohi da. Gidariak erakusketan dauden 400 soinu-tresna horietako batzuk zuzenean joko ditu eta bisitarien arteko batzuk ere soinu-tresna bat edo beste jotzeko aukera izango dute momentu jakinetan.

Bisitak irauten dituen 90 minutuetan soinu-tresnekin jotako erritmoan dantzatzeko edo haien ondoan kantatzeko aukera sor daiteke.

Temas

Euskera