Borrar
Pertseiden erradiantearen posizioa abuztuaren 13ko goizaldeko 3ak inguruan. Eureka! Zientzia Museoa.
Izarrak ez diren 'izar' iheskorrak

Izarrak ez diren 'izar' iheskorrak

Honela azaltzen dute Eureka! Zientzia Museoko adituek zer diren eta zergatik ikusten diren sasoi honetan Pertseidak

Miércoles, 1 de agosto 2018, 15:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Urtero garai honetan gure planetak Swift-Tuttle kometaren orbita gurutzatzen du (kometa horrek 130 urteko aldia du eta 1992an igaro zen eguzkitik hurbil azken aldiz). Horregatik lurraren orbitaren zona hau kometak aurreko pasaeretan askatutako partikula txikiz (hondar-aleak bezalakoak edota txikiagoak) beteta dago. Partikula horiek lurraren atmosferan sartzen direnean, marruskadurak hainbeste berotzen ditu altuera handian (100 km inguru) lurruntzen direla. Segundo batzuetan, partikulek izarrak izango balira bezala distira egiten dute, eta horregatik fenomeno horri izar iheskor esaten zaio. Beraz, ez da izar bat, gori-gori dagoen hauts-partikula bat baizik. Hauts-partikula horiek meteoroide izena dute. Eta atmosferan uzten duten trazadura argitsuari meteoro edo herri mailan «izar iheskor» deritzo. Meteoro kopuru handia gertatzen denean «meteoro-euri» deritzogu.

100 kilometro inguruko altueran meteoroideak normalki erabat desegiten dira. Gerta daiteke partikula handiren bat erabat ez desegitea, eta baliteke hondarren bat Lurrean erortzea. 'Erretzen' ez den hondarra meteoritoa da. 'Izar-euri' bateko meteoroak denak espazioko zona batetik datozela dirudi. Perspektiba-efektu bat da. Esango genuke Lurra orientatuta dagoen espazioko zona dela, bere orbitan une horretan duen noranzkoarengatik. Zona horri erradiante deritzo, eta normalki, une horretan dagoen konstelazioaren izena eman ohi zaio. Pertseidek, beraz, euren erradiantea Perseus konstelazioan dute.

Pertseidak urteko izar-euririk ospetsuena dira, baina urtean zehar hainbat kometak sortutako izar-euri ugari daude. Oso handia izan daitekeen beste izar-euri bat Geminidenena da, maximoa abenduaren 14an duena. Batez beste, Pertseidak meteoroen hirugarren euria dira jarduera-ordenaren arabera. Hala Koadrantidek (urtarrilean ikus daitezke) nola Geminidek (abenduan) orduko meteoro gehiago sortu ohi dituzte. Portaera irregularragoa duten arren, Leonidak (azaroaren erdialdean) ere Pertseidak bezain ikusgarriak izan daitezke».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios