Big Datari buruzko nazioarteko mintegia Donostian

Datuak jasotzen eta analizatzen jatiea ezinbestekoa da gaur egun jarduera askotarako. /
Datuak jasotzen eta analizatzen jatiea ezinbestekoa da gaur egun jarduera askotarako.

Udalbatza aretoak abenduaren 11n hartuko duen mintegiaz gain, hainbat aditu bilduko dituen hitzaldia eskainiko da bezperan San Telmo museoan

Nola txertatu kudeaketa publikoan datuen adimena edo Big Data delakoa? Gaiari buruzko mintegi bat egingo da Donostian abenduaren 11n. Bertan, Estatu Batuetako, Kanadako, Ipar Irlandako edo Madril eta Bartzelonako adituek parte hartuko dute. Mientegia Udalbatza aretoan egingo da 10:00tik 14:00ra.

Besteak beste Berrikuntzaren ardura duen zinegotzi Juanra Vilesen hitzetan, «'Big Data Gizartea eraldatzeko tresna' izenburupean beste hainbat hiritan egiten ari den lana ezagutu nahi dugu, hain zuzen ere, datuen analisien eta entzumen tekniken bitartez ezagutza lortzeko egiten ari den lana. Datuak jaso eta analizatu ondoren hiriko kudeaketarako tresnak garatzeko, hain zuzen ere, modu estrategiko batean kudeaktzeko, betiere, teknologiak ematen dituen kanalak eta aukerak baliatuz».

Mintegi honi esker, Donostiako Udalak esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango du, ondoren hirian erabiltzeko eredu bideragarri bat martxan jartzeko. Egun, Donostiako Udaleko Informazio Udal Unitatea lanean ari da datuen behatokia egiteko, hirian eta auzoetan gertatzen dena hobeto jasotzeko. Juanra Vilesek azaldu du, helburua dela jasotako informazioaren ezagutza sortzea, aztertzea eta konektatzea, eta horren arabera erabakiak hartzea.

Hitzaldia San Telmon

Mintegiaren aurretik, abenduaren 10ean, San Telmo museoak 'Big dataren gizarte-dimentsioa: nola aplikatu bere indarra gizartea eraldatzeko' hitzaldia hartuko du.

Bertan izango dira Agirre Center-en berrikuntza aditu eta McGill Unibertsitateko irakasle Gorka Espiau; adimen artifizialean eta big datan aditu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedradun eta Jakiundeko kide Humberto Bustince; Massachusetts Institute of Technology-ren ikertzaile Mathew Claudel; eta CRIEM-McGill-ek bultzatutako hiritar narratiben behatokien arduraduna. Horiek guztiek, Big datari buruzko esperientziak eta hausnarketak azalduko dituzte.

Hitzaldia 18:30ean hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Hitzaldia irekia da eta aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, interesatuek izena eman dezakete Udalinfo zerbitzuan abenduaren 7a arte.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos