'Dantza' filmaren making of-a, argazkitan

Martxoaren 19ra bitarte daude ikusgai irudiak/Xabier Artola
Martxoaren 19ra bitarte daude ikusgai irudiak / Xabier Artola

Xabier Artola Zubillagak argazki erakusketa sortu du Zarauzko Photomuseum-en: 'Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat' deitu dio argazki-bildumari

Telmo Esnalek zuzendutako 'Dantza'-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu du erakusketa Xabier Artola Zubillagak. 'Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat' deitu dio argazki-bildumari. Zarauzko Photomuseum-en ikusgai daude martxoaren 19ra bitarte.

Artolak azaldu duenez, saio horietan argazkiak egitera gonbidatu zutenean, ez zekien zer aurkituko zuen; «zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa«.

Dantza film estetiko bat da argazkilariarentzat, «non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, eta erakusketako irudietan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszenak kontatzen dira, filmaren estetika islatuz», argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere. Horiekin batera, «eta osagarri gisa, making of-ekotzat har daitezkeen beste irudi sail bat ere» aurkeztu du.

Temas

Euskera