Borrar
Carlos Uriarte. Egoi Markaida. EHU

Carlos Uriarteren doktorego tesiak hiru sari jaso ditu

Adimen artifizialak simulatzaile konputazionaletan daukan erabilera ikertu du getxotarrak

I. M.

Miércoles, 4 de junio 2025, 15:05

Adimen artifizialak simulatzaile konputazionaletan daukan erabilera ikertuta ondu du Carlos Uriarte (Getxo, 1996) Matematiketan doktoreak eta hori oinarri izanda garatutako doktorego tesi alorreko onenaren hiru sari jaso ditu. Ez nolanahikoak, erakunde entzutetsuek emanak baitira: Zientzia Aplikatuen Metodo Konputazionalean Europako Elkarteak (ECCOMAS), Matematika Aplikatuen Espainiako Elkarteak (SEMA) eta Ingeniaritzako Zenbakizko Metodoen Espainiako Elkarteak (SEMNI).

«Poz ikaragarria sentitu nuen eta, batez ere, harridura handia. Ez nuen inondik inora espero. Albisteak banan-banan iritsi zitzaizkidan, eta, beraz, aitorpen bakoitzak zirraraz eta pozez betetzen gintuen», aitortu du Uriartek. Martxoan jakin zuen lehen sariaren berri, hori «lorpen handi» bezala zuen jada, eta Europa mailatik etortzea «erabat ustekabekoa izan zen». Hala jaso du EHUk bere webgunean.

Uriartek 2024ko otsailean defendatu zuen Solving partial differential equations using artificial neural networks / Deribatu partzialetako ekuazioen ebazpena neurona-sare artifizialen bidez izenburupean egindako doktorego tesia, eta saria eman diote ekarpen aitzindaria egin duelako, uztartu egin baititu deribatu partzialetako ekuazioak -oinarrizkoak dira naturako eta ingeniaritzako hainbat fenomeno deskribatzeko, hala nola, airearen fluxua, beroaren hedapena edo materialen portaera- eta neurona sare artifizialak -adimen artifizialeko ohiko tresna-.

Sari hauei esker, hainbat gonbidapen jaso ditu doktorego-tesia «maila handiko» ekitaldi zientifikoetan aurkezteko, bai estatu mailan zein nazioartean. Uztailean Ciudad Realen izango da, irailean Italian eta 2026an ere baditu zitak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Carlos Uriarteren doktorego tesiak hiru sari jaso ditu

Carlos Uriarteren doktorego tesiak hiru sari jaso ditu