Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan. Euskotren

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan

Museotik Lasaora abiatuko dira larunbatean eta igandean

DV

Viernes, 2 de julio 2021, 12:44

Euskotrenen Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurruneko hiru tren jarriko ditu zirkulazioan asteburu honetan. Aste Santuan abiatu zen Burdinbidearen Euskal Museoaren lurrunezko trenaren denboraldi berria, eta ohiko zirkulazioak egiten hasi da berriz, covid-19aren zabalkundea ekiditeko indarrean dauden osasun protokolo guztiekin.

Publicidad

Euskotreneko iturriek jakinarazi dutenez, lurrunezko trenak museotik Lasaora abiatuko dira, egun eta ordu hauetan: larunbatean, uztailaren 3an, 12:00etan eta 17:30ean, eta igandean, uztailaren 4an, 12:00etan.

Horretaz gain, lehenengo tren ibilgailu elektrikoaren 125. urteurrenaren inguruko argazki erakusketa ere ikusi ahal izango da museoan. Uztailean instalazioek ordutegi berria izango du: asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, eta igande eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara (astelehenetan izan ezik).

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako burdinbideen bilduma onenetakoa du ikusgai, edozein motatako ibilgailuak dituena: lurrun eta diesel lokomotorrak eta lokomotor elektrikoak; automobilak eta bagoi mota asko.

Era berean, Euskadiko makina-erreminten multzorik osoenetakoa dauka, Urolako Burdinbidearen tailer mekaniko zaharrean. Gainera, XIX. mende amaieratik burdinbidean erabiltzen ziren uniformeen ereduak ditu ikusgai, baita mundu osoko burdinbideetako erloju bilduma onenetakoa ere.

Publicidad

Bestalde, apirilaren 1etik ikusgai dago Euskotrenek antolatutako trakzio elektrikoko lehen ibilgailuaren 125. urteurrenaren argazki erakusketa. Bilbotik Santurtzirako tranbian egin zen euskal trenbide sektorearen mugarri historiko garrantzitsuaren berri emateko ekintzen artean dago erakusketa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad