Burdinbidearen Euskal Museoak prestatu du astebururako lurrunezko trenen zerbitzua

Burdinbidearen Euskal Museoak prestatu du astebururako lurrunezko trenen zerbitzua
E. A.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenen bilduma, trenbide erlojuena eta uniformeen erakusketa ere eskaintzen ditu; Azpeitian du egoitza

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen lau zirkulazio eskainiko ditu asteazkenetik igandera. Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoaren museoak Azpeitian du egoitza, eta maiatzaren 1etik 5era, trenak museotik aterako dira, Lasaora bidean, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Hain zuzen, asteazkenean, maiatzaren 1ean, lurrunezko trena 12:30ean atera da; larunbatean, maiatzaren 4an, zirkulazioak eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 18:00etan irtengo dira, eta igandean, maiatzaren 5ean, eguerdiko 12:30ean.

Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: tren makinak (lurrun, diesel eta elektrikoak), automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Euskadiko makina tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako lantegi mekanikoaren bidez.

Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa bat eta munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ikusgai daude.

Burdinbidearen Euskal Museoa 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era dago zabalik asteartetik ostiralerako lanegunetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era larunbatetan, eta 10:30etik 14:00etara igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik).

Temas

Euskera