Burdinbidearen Euskal Museoak astearte honetan hasiko du 2019ko jardun arrunta

Tren historiken zerbitzuari dagokionez, apirilaren 18an hasiko da

Euskotren sozietate publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak bere jarduna hasiko du berriro asteartean, urtarrilaren 8an, Eguberrietako aldia bukatu ondoren. Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen museoak Europa osoko tren bilduma onenetakoa erakusten du, lurrunezko lokomotora, diesel eta elektrikoetan, edota automotore eta mota anitzeko bagoietan bidaiak eskainiz.

Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, Euskadiko makina erreminta multzo osoenetakoa ere eskaintzen du, Urolako Trenbideko lantegi mekanikoa izandakoaren bitartez. Gainera, trenean erabilitako uniformeen bilduma bikaina dauka, XIX. menden amaieratik gaur egunera artekoa, bai eta mundu osoko trenen erloju bilduma onenetakoa ere.

Tren historiken zerbitzuari dagokionez, apirilaren 18an hasiko da, Ostegun Santuan, eta Aste Santuan goizeko eta arratsaldeko zirkulazio bereziak eskainiko ditu, Pazko Astelehenera arte. Ondoren, ohikoa denez, lurrunezko trenen zerbitzu erregularrak eskainiko dira larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik). Horrez gain, taldeei begira, tren historikoak alokatzeko aukera ere izango da.

Burdinbidearen Euskal Museoaren irekiera ordutegia hau da: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era, eta igande eta jaiegunetan, 10:30etik 14:00etara.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos