Bulderra, lau hormaren artean egiteko bereziki egokia

Maila eta adin guztietako kirolariek dute tokia instalazio berriotan.

Blokeak edota horma txikiak igotzea gogoko dutenek aukera berri bat dute Donostian

.

Lau hormaren artean ere igo daitezke paretak, eskalatzeko ez da ezinbestekoa mendira joatea, hori ez da berria. Euskal Herrian badaude horma handiak eskaintzen dituzten rokodromoak, eta txikiagoak ere bai, kirol instalazio ugaritan, bulderrekoak barne. Azken urteetan, hain zuzen, indar handia hartzen ari da eskalada modalitate hori, besteak beste 'indoor' egiteko bereziki egokia delako.

Kirol bezala, izena ingelesezko 'boulder' (haitz) hitzetik hartu zuen modalitatea ez da berria, ezta gutxiago ere, baina esan daiteke 8 metrotik beherako horma edo blokeak ekipamendu behar handirik gabe igotzea modan dagoela. Donostian (Ubarburu pasealekuaren barnealdean, 27. Poligonoa deiturikoan) kokatutako 'The Factory Boulder'-eko Unai Belamendiak ondo azaltzen du budeo honetan zertan datzan bulderra, eta zer eskaintzen duten beraien instalazioetan.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos