Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Artxiboko argazkian, hondakinak Donostiako Kontxan. SARA SANTOS
Birziklapenari buruzko karpa ibiltaria zenbait hondartza eta herritan

Birziklapenari buruzko karpa ibiltaria zenbait hondartza eta herritan

'Birziklapenean jaioak gara' sentsibilizazio kanpaina Hondarribia, Getaria, Zarautz, Pasaia eta Zumarragara iritsiko da, oraingoz

Lunes, 20 de agosto 2018, 14:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Plentziako hondartzan abiatu da Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek martxan jarri duten 'Birziklapenean jaioak gara' kanpaina. Antolatzaileen esanetan, «kontsumo arduratsuaren eta hondakinak gehiago eta hobeto birziklatzearen bidez, herritarrak sentsibilizatzeko eta ekonomia zirkularraren prozesuetan parte harrarazteko ekimena» da kanpaina.

Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek hondakinen prebentziorako eta kudeaketarako elkarrekin egin duten lehen kanpaina honek sistema integratuko bi kudeaketa-erakunde nagusien laguntza du: Ecoembes eta Ecovidrio. Helburua da 2030. urtea baino lehen ontzien hondakinen %10 gutxitzea eta %70 birziklatzea, bereizketa egokia eginda. Halaber, ontzien %60 birziklatzea dute helburu; horrela, Europako Batasunak ezarri dituen kopuruak bete nahi dituzte.

Kanpaina, gutxi gorabehera, 30 herritara iritsiko da. Abuztuaren erdialdean hasiko da, hiru lurraldeetako 14 hondartza eta herritan, eta azarora bitarte beste hainbat herritara zabalduko da. Dena den, antolatzaileek diotenez, interesa duten herri gehiago ere bildu ahalko dira kanpainara. Gipuzkoari dagokionez, hurrengo asteetan Hondarribia, Getaria eta Zarauzko hondartzetara helduko da, eta Pasaian eta Zumarragan ere izango da.

'Birziklapenean jaioak gara' kanpainaren karpa ibiltari handia goizez egongo da herritarrei irekita, 11.00etatik 14.00etara. Hiru atal ditu: erakusketakoa, ludikoa eta kanpoko jarduera. Herritarrek parte hartzeko modukoak izango dira, bi helbururekin: batetik, gehiago birziklatzeko, eta, horretarako, jendeak ez birziklatzeko izaten dituen aitzakiei erantzuna emango zaie; bestetik, hobeto birziklatzeko, eta, horretarako, edukiontzi bakoitzean zer hondakin mota utzi behar den azalduko zaie.

Gainera, ikasturtearen hasierari begira, ikastetxeetarako bisita gidatuak programatuko dira aurrez, lehen eta bigarren hezkuntzako azken ikasturteetako ikasleentzat pentsatuak. Jaurlaritzako iturrien arabera, Euskadiren helburua da 2030erako sortzen diren

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios