Beste 13 enpresa eta entitatek bermatzen dute berdintasuna

Ziurtagiria jaso duten enpresa eta erakundeetako ordezkariak, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidarekin./IREKIA
Ziurtagiria jaso duten enpresa eta erakundeetako ordezkariak, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidarekin. / IREKIA

Guztira, 104k jaso dute Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen dituen bereizgarria, Emakundek ematen duena

Hamairu enpresa eta entitatek jaso dute, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren eskutik, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen dituen bereizgarria. Guztira, 104 entitate eta enpresak jaso dute ziurtagiria ematen hasi zenez geroztik. Lann-baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzeko jarduerak, eta enpleguarena kalitateari dagozkionak hartzen dira kontuan ziurtagiria ematean, baita kanpora begira egindako jarduerak ere.

Ziurtagiriaren bidez, erakundeetan emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten entitateen lana aitortu nahi da, baina ez da inondik ere opari bat, aurretik ziurtatu behar baita bete behar direla zenbait baldintza. Hala, beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea.

Aste honetan ziurtagiria jaso duten entitateak honako hauek dira: Bidelan Gipuzkoako Autobideak; AFAPADE (Asociación de personas afectadas de autismo y otros transtornos); Ekia intervención social; ASPACE Bizkaia; Excavaciones y transportes ORSA; Hegala Norte; Uraren Euskal Agentzia-Agencia Vasca del Agua; Centro de Estudios INATECS; Gisma asesoramiento; Centro de Estudios Juritecnia; Zubeldia Formación; Centro de Enseñanza San Roque eta Servicentric.

Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta ekintza positiborako planak lantzeko, enpresek laguntza teknikoa eskatu dezakete eta horretarako homologaturiko entitate kontsultoreen bitartez eskaini ahal zaie. Emakundek, honetarako, urtero egiten du subentzio deialdia.

Hemen orain arte bereizgarria jaso dutenak.

Ziurtagiak Emakundek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astearen barruan egindako 'Genero-arrakala soldatetan eta pentsioetan; lan- eta zainketa-lanak' jardunaldiaren baitan eman ziren. Bertan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi zuenez, «soldata arraila edo arrakala bezalako arazo baten aurrean gure eredua aldatu» beharra dagoela, besteak beste, «gizarte honek zaintza lanak emakumeen esku uzten dituelako eta honek berarekin dakarrelako emakumeek malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzea, honek euren soldatetan duen eraginarekin».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos