UEMAk, eta iaz bezala, 300.000 bat mahai gaineko banatuko ditu ostalarien artean. UEMA

'Bertatik bertara' kanpaina abiatuko du aurtengo udan ere UEMAk

Bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi dute batik bat zerbitzu sektoreari zuzendutako baliabideekin

Miércoles, 16 de junio 2021, 16:35

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 'Bertatik bertara' kanpaina jarriko du martxan aurtengo udan ere, zerbitzu sektorean euskararen presentzia areagotzeko. Ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera izango da kanpaina, «bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko».

Publicidad

Xede hori lortzeko hainbat baliabide eskainiko ditu UEMAk, ohar baten bitartez jakinarazi duenez. Iaz bezala, 300.000 bat mahai gaineko banatuko ditu ostalarien artean. Dozenaka udalek eta hainbat garapen agentziak egingo dute bat kanpainarekin, iaz bezala, UEMAtik nabarmendu dutenez.

Kanpainaren bidez, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, «udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela» nabarmendu nahi du UEMAk, ekimenean parte hartuko duten udalekin eta garapen agentziekin batera.

Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu ditu, eta ekainaren erdialdetik aurrera erabilgarri izango dira guztiak: udalen webguneetarako eta sare sozialetarako bannerrak eta testuak, tabernetan eta jatetxeetan erabiltzeko mahai gainekoak, sentsibilizazio bideoak, zerbitzu sektoreko eragileei kanpainaren berri emateko baliabideak, eta bisitariek telefonoetan erabili ahal izateko hiztegia, besteak beste.

Kanpaina benetan eraginkorra izan dadin, «dagozkien sektoreetako arduradunak eta langileak trebatzea giltzarria» da, eta horretarako ere sareko saioak prestatu dituzte udaren atarian UEMAk eta udalek.

Publicidad

Azken batean, «bertako hizkuntza ere kalitatea eta hurbiltasuna erakusteko ezinbesteko osagaia» dela gogoratu nahi die kanpainak zerbitzu sektoreko arduradunei. Izan ere, UEMAtik jakinarazi zaien moduan, «askotan bertako hizkuntza alde batera uzten dugu, bisitariei arreta erdaretatik eskainita. Ez du zentzurik, egindako inkestek eta ikerketek argi erakusten baitute bisitari asko berariaz etortzen dela udalerri euskaldunetara, eta euskara ikustea eta entzutea gustukoa dutela».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete el primer mes por 1€

Publicidad