Baserritar jantziak herriko denden erakusleihoetan
DV
Larunbata, 22 azaroa 2025, 16:33
Herrian oihalak eta artilea saldu, eta ikastaroak eskaintzen dituzten lau denden erakuslehioetan baserritar jantziak jarri ditu Iraultza Dantza Taldeak/Jantziaren Zentroak. 7 baserritar jantzien erreplikak dira, sei emakumezko eta gizonezko bat. Jantzien alboan nongoak diren, argazki zein jantzi baten erreplikak diren zehazten duen kartela, eta jatorrizko argazkiak ere ikusgai daude.
Iraultza Dantza Taldea/Jantziaren Zentroa baserritar jantziaren berreskurapenaren alde egiten ari den proiektuaren barruan kokatzen da gure lana herriko erakusleihoetara eramatea. Halaber, baserritar jantzia egin nahi duen orori, gure herriko dendetan beharrezko oihala, artilea, haria... erosi, eta bertako merkataritzaren aldeko apostua egitea bultzatu nahi dugu.
Lau dira proiektu honetan gurekin bat egin, eta euren erakuslehioa utzi diguten dendak, Tejidos Amy, El rincón de Pituca,Tejemaneje txokoa eta Blazmo Sormenezko Mertzeria.
Tejidos Amy-Tejidos Amik 1974. urtean zabaldu zituen bere ateak Errenteriako Martin Etxeberria kaleko 6 zenbakian. 1917.garren urtean egungo jabeak hartu zuen dendaren ardura. Oihal dendaz gain, joskintza proiekturako bezeroak behar dituen gomendio eta oihal aproposak topatzeko laguntza eskaintzen da bertan.
El rincón de Pituca- 2016. urteko apirilean zabaldu zituen bere ateak Xenpelar kaleko 4. garren zenbakian. Mertzeria, oihal eta artile salmentaz gain, joskintza, kakorratz-lan eta puntu-lan taillerrak eskaintzen ditu.
Tejemaneje txokoa-2019. urteko ekainean zabaldu zituen bere ateak Errenteriako Santxoenea kaleko 1 zenbakian. Artile denda izateaz gain, kakorratz-lan eta puntu-lan taillerrak eskaintzen ditu.
Blazmo Sormenezko Mertzeria-2019. urteko urrian sortua Nafarroako etorbidea 28. zenbakian. Mertzeriako produktuak, oihal eta artilea saltzen da bertan, horrez gain, joskintza, kakorratz-puntu, puntu-lan, brodatu eta patchwork ikastaroak eskaintzen ditu.