Borrar
Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu eta EKAI Center Fundazioko arduradun Adrian Zelaia.
Balio kooperatiboetan oinarrituta ere izan daiteke ekintzaile

Balio kooperatiboetan oinarrituta ere izan daiteke ekintzaile

Gazteen artean ekintzailetasun kooperatiboa sustatzeko unitate didaktikoa aurkeztu dute EKAI Centerrek eta Ikastolen Elkarteak

Jueves, 5 de octubre 2017, 16:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikastolen Elkarteak eta EKAI Center Fundazioak antolatuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, gazteen artean ekintzailetasuna sustatzeko egitasmoa eta horri loturiko Unitate Didaktikoaren aurkezepena egin da ostegun honetan Donostiako Tabakalera zentroan. Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk eta EKAI Center Fundazioko arduradun Adrian Zelaiak egin die ongietorria bertaratutakoei, eta elkarlanean aurrera eraman duten egitasmoaren arrazoiak azaldu dituzte sarrera gisa.

EKAI Center Fundazioko kide Larraitz Altunak hartu du hitza ekintzailetasunaren garrantziaz aritzeko. Defenditu duen ekintzailetasuna, dena den, ez da gaur egun hain modan dauden startup-ak sortzeko aurrera eramaten den eredua. Aitzitik, ekintzailetasun kooperatiboaren alde egin du, alegia, balio kooperatiboetan oinarritutako ekintzailetasunaren alde.

Hain zuzen ere, startup-en gorakadak balio kooperatiboei kalte egin diela azaldu du, eta horregatik azaldu du beharrezkoa dela ekintzailetasun kooperatiboa bistaratu eta normalizatzea. Horretarako, erakunde publikoen eta pribatuen arteko elkarlana zabaldu behar dela adierazi du, eta hezkuntzan txertatu beharraz mintzatu da, espazio bat eman behar zaiola ekintzalietasun kooperatiboari. Azken finean, ekintzailetasun kooperatiboaren kultura sustatu behar dela azaldu du, eta sustapen horretan hezkuntzaren alorra beharrezkoa dela.

Gogoeta horrek bultzatuta garatu du Ikastolen Elkarteak gazteen artean ekintzailetasun kooperatiboa sustatzeko unitate didaktikoa. Amaia Arrastoak hitz egin du Ikastolen Elkartearen izenean, eta hark xehatu ditu unitatearen ezaugarriak.

Kooperatiba bat sortzeko erronka

Unitate didaktikoak kooperatiba bat sortzeko erronka planteatzen die ikasleei. Hauek, hirunakako taldeetan banatuta, erronka horri heldu eta aurrera eramango dute. Helburua, aipatu bezala, ikasleen artean ekintzailetasuna eta balio kooperatiboak sustatzea da. Batxilergoko 1. mailako ikasleei dago zuzendua, hau da, 16-17 urteko gazteei.

Unitatearen bitartez landuko diren oinarrizko konpetentzia guztiak lantzen dira, baina bereziki pentsatzen eta ikasten ikastea eta elkarrekin bizitzen jakitea. Alorrei dagokienez hiru jorratuko dituzte: Historia, Ekonomia eta Ingelesa, baina euskara ardatz harturik.

Hezkuntza kooperatiboaren lau ardatzetan mugituko dira ikasleak. Horrenbestez, taldekide guztiek helburu komun bat partekatuko dute, eta lkarmenpekotasun positiboa landuko da, bakoitzaren lorpenak lotuta egongo baitira besteen lorpenekin.

Gainera, aurrez aurreko eta bat-bateko komunikazioaren garrantzia azpimarratuko da, egin beharreko urratsak ebazteko eta erabakiak hartzeko orduan, bereziki. Horrekin guztiarekin batera, bakarkako erantzukizuna eta konpromisoak hartu beharko dituzte parte-hartzaileek.

Metodologiari dagokionez, erronken metodologia erabiliko dute. Unitateak aste eta erdi eta bi aste arteko iraupena aurreikusten du, baina beste bat ere garatu dute bi egunetan egin ahal izateko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios