Borrar
Amaia Ezenarro, iazko irabazlea 18 urtetik gorakoen kategorian. ERMUKO UDALA
San Balentin egunarekin batera has daiteke piropoak bidaltzen

San Balentin egunarekin batera has daiteke piropoak bidaltzen

Ermuko Udalak 11. urtez antolatu du euskarazko piropoen lehiaketa, "euskara modu sortzaile, adierazkor eta ludiko batean zabaltzeko" asmoarekin

Martes, 13 de febrero 2018, 17:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Muxurik onena: goiko ezpainetan pausatu eta behekoetan sentitzen dena' idatzi zuen Amaia Ezerranok, eta esaldi horrekin Ermuko Udalak iaz antolatu zuen Piropo lehiaketako lehen saria irabazi zuen, 18 urtetik gorakoen kategorian. Gazteenen kategorietan (bada bat 14-17 urte artekoentzat, eta beste bat 14 urtetik beherakoentzat), Maddi Rodriguez eta Ilyuass izan ziren sarituan. 'Zure ahoa, nire bekatu gozoa!' idatzi zuen batak; 'Hain polita, hain ederra, etor niregana maitea' besteak.

Maitasun adierazpen horiekin irabazi zituzten hain zuzen Ermuko Udalak antolatutako piropo lehiaketaren X. edizioko hiru sariak. XI.a deitu berri dute, eta astearte honetan, otsailak 14, irekiko da piropoak bidatzeko epea. Martxoaren 11ra arte jarraituko du zabalik "euskara modu sortzaile, adierazkor eta ludiko batean zabaltzeko" sortu zen lehiaketan parte hartzeko epea. Eta horixe satuko dute epaimahaiko kideek: "Piropoa modu sortzaile, labur, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batez azaltzea".

Baldintza horiek betez gero, eta piropoa euskaraz idatzita badago, edonork har dezake parte lehiaketan, dagokion kategorian. Lanak euskara@udalermua.net helbidera bidal daitezke, edo Liburutegian dagoen kutxatilan sartu. WhatsApp-ez ere bidal daitezke 616 02 75 85 telefonora. Kasu guztietan, piropoak ondoan izan behar ditu egilearen izena, adina eta harremanetarako telefonoa edo emaila.

Sariei dagokienez, 18 urtetik gorakoek irabaziko dute bi pertsonentzako Donostiako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua La Perla jatetxean. 100 euroko txekea jasoko du 14-17 urte arteko irabazleak, eta 50ekoa 14 urtetik beherakoak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios