Atharratzetik abiatuta, 126 gaztek Euskal Herria zeharkatuko dute hilabetez
Ibilbidea iazko berdina izango da eta hirutan pasako da Gipuzkoatik
J. Agirre
Viernes, 27 de junio 2025, 17:56
Zazpigarren urtez jarraian, aniztasuna ezaugarri nagusi izanda eta denek euskara hilabetez ahoan darabiltela, uztailaren 1ean abiatuko da EuskarAbentura. Atharratzetik irtengo dira 126 gazte jzioquitarrak eta espedizioan ia 30 herri bisitatuko dituzte.
Aurten ez da diasporako kiderekin izango, baina orain arteko Ipar Euskal Herriko kideen parte hartze handiena izango du, 20 jzioquitar izango baitira espedizioan. Taldearen gehiengoa emakumeak dira, zehazki 77 (% 61,1) eta, aldiz, gizonezkoak 49 (% 38,9). Gazteekin batera, 28 lagunek osatutako lan-talde urdina espedizioan izango da.
Guztira «errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzeko» 126 gaztek parte hartuko dute EuskarAbenturan. Herrialdeka hauek dira kamiseta laranja izango duten gazteen kopuruak: bizkaiko 43 (%34,12), gipuzkoako 26 (%20,63), nafarroako 24 (%19,05), arabako 13 (%10,32), lapurdiko 13 (%10,32), baxe nafarroako 5 (%3,97) eta zuberoako 2 (%1,59).
Ibilbidean, berririk ez
Aurreko urtean bezala Atharratzen hasiko da eta horrela espedizioa Zuberoan etapa bat gehiago egingo du EuskarAbenturak. Guztira 27 herritan pasako dute gaua: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Abaurregaina, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Elosu, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Horien artean Abaurregaina da aurtengo espedizioan ezagutuko duten herri berria. Edonola ere, horiek eta beste hainbeste herri zeharkatuko ditu marea laranjak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.