Ataungo emakumeen ingurukoa izango da aurtengo 'Joxemartin Apalategi Begiristain' beka

Apalategi, eskubian, liburu baten aurkezpenean/Juanjo Aygües
Apalategi, eskubian, liburu baten aurkezpenean / Juanjo Aygües

Emakume batek bakarka udalerriari egin dion ekarpena edo emakume talde batek egindakoaren ingurukoa izan daiteke ikerlana

Joxemartin Apalategi Begiristainen ikerlana ezagutaraztea helburu sortu zuten izen bereko beka. Ikerketa esparrua, hau izango da: Historian zehar eta gaurdaino, Ataunen emakumeak izan duen presentzia, ezaugarriak eta garrantzia ardatz izango duen ikerketa bideratzea, hain zuzen, ezagutzaz gain, aitortza ere egiteko andre horiei.

Proiektua edozein diziplinatan egin daiteke. Giza eta gizarte zientzietakoa; arteetakoa, dantza, eskultura, kantua-musika edota pintura bidez; komunikazioaren esparrukoa; eta politika, soziologia, zuzenbidea, ekonomia edota hezkuntzaren ingurukoa. Multidiziplinarra ere izan daiteke.

Halaber, azterlana izan daiteke historiari emakume batek bakarka egin dion ekarpena edo emakume talde batek egindakoa. Beka ere norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal dute.

Parte hartzeko, eskabide orria aurkeztu behar da, eta lan-proiektu bat edota memoria bat. Gehienez ere, 15 orrikoa izan beharko da. Memoriak jaso behar ditu proiektuaren izenburua eta proiektuaren deskripzioa. Maiatzaren 1a baino lehen aurkeztu behar da. Proiektuaren eta ikerketaren laburpena euskaraz egin beharko dira.

Proiektua hautatuko duen epaimahaia eratuko dute Udaleko bi ordezkarik eta familiako beste bik. Epaimahai horrek ebaluatu eta hautatuko ditu lanak kontuan hartuta eskatzailearen curriculuma, ikerketa proiektuaren interesa eta zuzentasuna, originaltasuna eta bideragarritasuna eta hizkera ez sexista. Lana argitaratu gabea izan beharko da.

Temas

Euskera