

Secciones
Servicios
Destacamos
Egunean Behin tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa urtarrilaren 27an abiatuko da Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozialak lagunduta. Ohi bezala, 10 astez egunero partida bat jolasteko aukera emango du, egunero 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea izanik erronka. Honakoa 17. denboraldia izango da eta 6. urtea.
Izenari men, egunean behin bakarrik jokatu ahalko da eta galdera-sorta txiki bat erantzun beharko du erabiltzaileak: matematika, geografia, puzzleak, kirolak... betiere euskal kultura oinarri izanik. Azken denboraldian 65.000 parte hartzaile izan zuen lehiaketak eta guztira 230.000 jokalari. Aipatutako 16 denboraldietan 50 milioi partida baino gehiago izan ditu gainera.
Egunean Behinen denboraldi berria ez da CodeSyntax-ek jakinarazitako albiste berria, ereduaren «arrakasta» ikusita aste gutxi barru beste joko bat aterako duela aurreratu baitute. «Egunean behin egiteko erronka bat planteatuko du app horrek, baina desberdina izango da, noski. Erabiltzaile euskaldunei zuzendutako eduki izango da nagusi jokoan, hori bai. Egunean Behin jokoan bertan iragarriko da jokoa aste jakin bateko 'babesle' bihurturik», dio oharrak.
Hamargarren denboraldi honetan, nola ez, asterik aste babesleek eskainitako sariak izango dira, bat lehiaketako irabazleentzat eta beste bat zozketak izango dira. Besteak beste: Samsung LED TV adimentsua (32''), Vivo telefonoa (birritan) edota haririk gabeko bi aurikular Sony WH-CH520. Aukerak zabaltzeko, asteko eta denboraldiko sarietan ez dira errepikatuko sarituak
Hauek babesleen eskutik helduko dira: maiatzaren 15etik 25era izango den Euskaraldia, Euskaber, Eusko label arrautza eta ekologikoak; Spri taldea, Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia publikoa; PuntuEus, Taupa, martxoaren 10etik 30era Bilbon egingo den Loraldia, aurki 25 urte beteko dituen CodeSyntax, Gidabaimenak Euskaraz eta Paraxutista?, «laster Euskal Herrian lur hartuko duen app eta joko berria».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.