Borrar
Igandean Korrikak utzi zituen irudien artean Nafarroako trabestien kilometrokoak izan ziren koloretsuenak. AEK
'Harro herri!'

Astearte iluntzean itzuliko da Korrika Gipuzkoara

Goizuetatik Hernanira iritsiko da lekukoa zortziak eta laurdenetan eta 18 ordu emango ditu lurraldean

A. Urbieta

Lunes, 18 de marzo 2024, 06:50

Bidasoa aldean lehen kilometro jendetsu eta arrakastasuak egin eta oroitzapen ederrak utzi ostean, bihar iluntzean izango dugu berriro ere Gipuzkoan 23. Korrika. Goizuetatik sartuko da Hernanira zortziak eta laurden inguruan eta 18 ordu emango ditu gurean, horietako asko gauez. Buruntzaldean, Urola Kostan eta Erdian, Debagoienan eta Debabarrenan ibiliko da lekukoa (Zaldibartik Bizkaiara sartu-irtena ere egingo du), asteazken arratsaldean Ondarroatik berriro Bizkaia aldera abiatu bitartean: Hernani, Urnieta, Lasarte-Oria, Usurbil, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Bergara, Elgeta, Zaldibar, Eibar, Soraluze, Mendaro, Deba eta Mutriku izango dira datozen orduetan AEK-k antolatzen duen martxa erraldoia hartuko duten herriak.

Lasterketaren lehen etapek eguraldia izan duten lagun, baina aurreikuspenen arabera, litekeena da Gipuzkoara heltzean txarrera egitea. Izan ere, astearterako eguraldi eguzkitsua iragartzen bada ere, asteazkenean haizeak ipar-mendebaldera egingo omen du eta tantaren bat botatzea ere oso posible omen da. Ez genuke esango, dena dela, horrek Gipuzkoako euskaltzaleak kikilduko dituenik, aurrekoetan ere erakutsi baitute ekimen honekin duten konpromisoa oso sendoa dela.

Igandea Erriberan

Hori guztia iritsi bitartean, Nafarroa eta Araban eman ditu azken orduak Korrikak. Igandean Erriberan barrena ibili zen euskararen aldeko mezua zabalduz: Castejon, Tutera, Cadreita, Cascante... eta asko izan ziren, bertakoak nahiz Euskal Herriko beste hainbat puntutatik gerturatutakoak, korrika egitera animatu zirenak. «Tutera euskalduna! Nola ez?», aldarrikatu zuen AEKk bere sare sozialen bidez.

Lekukoa hartu zutenen artean aurpegi ezagunak izan ziren, hala nola, Ane Elordi Korrikako arduradun nagusia, berak eta bere sendiak kilometroa hartu baituzten Murtxanten. Enrike Ibabe Korrikaren sortzaileetako batek ere izan zuen protagonismoa, familiak hartu baitzuen lekukoa Valtierran. Eta Aitziber Sarasola Nafarroako AEKko koordinatzaile izandakoari omenaldia egin zioten Alesbesetik Cadreitara bidean, Erriberan zein Nafarroan euskararen alde egindako lana eskertuz. Lasterketaren unerik koloretsuena, berriz, Nafarroako trabestien kilometroak jarri zuen.

Martxoaren 19tik 20ra

  • 20:16 Hernani

  • 20:20 Urnieta

  • 21:38 Lasarte-Oria

  • 21:58 Usurbil

  • 23:57 Orio

  • 00:43 Zarautz

  • 01:38 Getaria

  • 2:03 Zumaia

  • 3:25 Aizarnazabal

  • 3:59 Zestoa

  • 4:50 Azpeitia

  • 5:31 Azkoitia

  • 6:44 Bergara

  • 8:34 Elgeta

  • 8:54 Zaldibar

  • 10:30 Eibar

  • 11:15 Soraluze

  • 12:09 Elgoibar

  • 12:55 Mendaro

  • 13:28 Deba

  • 14:11 Mutriku

Lekukoak iparraldera jo du gau partean Lizarratik Kanpezun barrena Araban sartzeko. Egun osoan Arabako Errioxan, Trebiñu Añanan eta Gorbeialdean ibiliko da 19:30ean Abetxukotik Gasteizera iritsi aurretik, asteartean berriro ere Nafarroara itzultzeko.

Bien bitartean, eta ohikoa denez, Euskal Herritik kanpora ere badira euren Korrika propioak egitera animatu direnak. Hala nola, Madrilen 'Korrika txulapoa' egin zuten larunbatean 'Madrilen ere euskararen alde' lelopean eta Berlinen ere, Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein-ek eta Freie Universität Berlinek antolatuta, hainbat lagun atera ziren Kreuzberg auzoan barrena korrika egitera; baita helmugan festa ederra ospatu ere. Baina are hurrunago ere heldu da Korrikaren aldarria egunotan: Sao Paolora, Spri taldearekin elkarlanean, eta Melbournera, esaterako.

Astearte eta asteazkenekoaren ostean, hirugarren bisitaldia ere egingo du 23. Korrikak Gipuzkoara, azkenaurreko egunean. Larunbat goizaldeko ordubietan Gatzagatik sartuko da eta 24 ordu emango ditu lurraldean. Debagoiena, Urola Garaia, Goierri, Tolosaldea eta Buruntzaldea zeharkatuko ditu Donostiara heldu aurretik, eta handik Oarsoaldeatik igaro ostean Lesakara joango da azken txanpari heltzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Astearte iluntzean itzuliko da Korrika Gipuzkoara

Astearte iluntzean itzuliko da Korrika Gipuzkoara