Arrikrutzeko lehoia, San Telmoko erakusketa erakargarria

Michelena

Donostiako museoan erakusketa antolatu dute pleistozenoaren inguruan. Pieza nagusia Arrikrutzeko koban (Oñati) berreskuratutako haitzuloetako lehoiaren hezurdura da, Iberiar Penintsulako osoena

Otsailaren 10era arte dago ikusgai, Donostiako San Telmo museoan, 'Arrikrutzeko lehoia' erakusketa. Astartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara dago zabalik erakusketa, San Telmo Museoak Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin elkarlanean antolatutakoa.

Arrikrutzeko lehoi-eskeletoa iberiar penintsulako osoena da egun. Iñaki Zubeldiak aurkitu zuen 1966an, eta Jesús Altunak aztertu zuen. Haitzuloan hil zen lehoi heldu batena da. Gutxi gorabehera 1-1,2 m-ko altuera zeukala uste da, eta 250 kg-ko pisua.

Handi-handia zen, egungoak baino handiagoa, baina halere ez zen handienetako bat, haitzuloetan 300 kg-tik gorako lehoiak ere bizi izan zirelako. Kobazuloaren ezaugarriak eta lehoiaren aurkikuntzaren nondik norakoak azaltzen ditu erakusketak.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos