Borrar
Aritz Olagoi psikologoak jasoko du 'Kiroletik Bagoaz Euskaraz' lehen saria

Aritz Olagoi psikologoak jasoko du 'Kiroletik Bagoaz Euskaraz' lehen saria

Asteazkenean 18:00etan, Donostiako Aquariumean egingo den ekitaldian emango zaio aitortza

DV

Lunes, 12 de febrero 2024, 15:34

Kirolaren munduan gertatzen diren euskararen aldeko praxiei prestigioa emateko 'Kiroletik Bagoaz Euskaraz' sariaren lehen nabarmendua Aritz Olagoi jarduera fisiko eta kirolean aditua den psikologoak jasoko du. Asteazkenean 18:00etan, Donostiako Aquariumean egingo den ekitaldian emango zaio aitortza.

Olagoik psikologian lizentziaduna da eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologian espezializatuta dago. Bere ibilbide profesionala psikologiaren, kirolaren eta euskararen inguruan burutu du. Esparru horretan, euskara kirolean sustatzeko hainbat egitasmo propio sortu ditu eta, batez ere, Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko Metodologia garatzeagatik jasoko du saria.

Metodologia horren ardatza kirol hezitzaile-entrenatzailea, bera baita euskararen erabilera sustatzeko arduradun nagusia. Metodologiaren arabera, entrenamendu saioak euskaraz gidatzeko gaitasuna duten entrenatzaileak euskaraz egingo die haurrei beti eta entrenamenduetan zein partidetan informazioa, aginduak eta zuzenketak euskaraz emango ditu. Metodologiaren bidez, entrenatzaileek baliabide eta tresnak ezagutzen dituzte egungo elebitasunezko errealitateak haurrekiko komunikazioan sortzen dituen egoera anitzak kudeatu ahal izateko.

Olagoirekin batera, sariaren lehen edizioan ebaluatu diren beste hamar hautagaitzek ere aitortza ere jasoko dute: Añorga Kultur eta Kirol Elkartea, Oarsoaldeko Kirol Lan-Mahaia, EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Gaztedi Rugby taldea, EHUko GIKAFIT Ikerketa taldea, Oihana Azkorbeitia, Ostaiska Egia, Arritxu Iribar, Ibon Oregi eta Pou anaiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aritz Olagoi psikologoak jasoko du 'Kiroletik Bagoaz Euskaraz' lehen saria