Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Buruan bilorik gabe

Asteartea, 4 azaroa 2025, 12:29

Comenta

Zerbait gertatzen da ilearekin azken aldian. Rosalía abeslaria ilea moja-belo batez estalita agertu denetik, behin betiko lehertu da gatazka. Egun hauetan ehunka doktorego tesi atera dituzte lacandarrek eta deseraikitzaileek. Beganoek, berriz, manifestazioa egin zuten lehengoan, abeslariaren buruko oihal hori zerez egina zegoen jakin nahian, ea abere arrastorik ote zuen. Mari-mototsek eta hainbat kabalistek mistikotzat jo dute Rosalíaren agerraldia. Eta ez da gutxiagorako, abeslariak Jainkoari bakarrik esleitu ohi zaion dohain bat erakutsi baitu: nonahikotasuna. Alegia, une berean leku guztietan egotea. Misterio hori deskodetzen laguntzeko, Basque Culinary Centerren ikasgai berri bat emango omen dute: Rosalía-zopa orburuekin.

Nolanahi ere, nik banuen zerbaiten susmoa Griezmann burusoiltasunarekin kezkatuta ikusi nuenetik, xanpu-marka ezagun baten iragarkian. Ez dakit kontu subliminalen batengatik izango den, edo xanpuaren ph-a ez delako horren neutroa, baina iragarkia ikusi zuten milioika nerabe larritasun bizian hondoratu ziren, naufrago kapilarrak bihurtuko ote ziren. Gure seme batek, esaterako, ordu erdi pasatzen du ispiluaren aurrean etxetik ateratzen den bakoitzean, ilea atontzen eta prestatzen. Eta ez festa batera joateko. Zaborra jaistea tokatzen bazaio, etxetik zaborrontzira dauden hiru minutuei ekin baino lehen, komunean sartu eta ilearekin fisioterapia egiten hasten da. Marketin konspirazio tximatsu baten turko-buru bihurtu gara, baina tontotik ilerik ez guk.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Buruan bilorik gabe