Borrar
Urgente Retenciones en la N-I en Villabona, sentido Donostia, por un accidente múltiple
Adituak mikro-hezegune batean ikerketak egiten, 'Mikroklima' multiproiektuaren baitan. ARANZADI
Aranzadik 'Mikroklima' multiproiektua aurkeztu du Hezeguneen Munduko Eguna dela eta

Aranzadik 'Mikroklima' multiproiektua aurkeztu du Hezeguneen Munduko Eguna dela eta

Oroitzapenezko egun hau aprobetxatuz, Aranzadi Zientzia Elkarteak mikro-hezeguneen eta horiek klima-aldaketarekin duten loturaren inguruko hainbat proiektu biltzen ditu, 2023 eta 2024 urteetan burutua

K.I.

Domingo, 2 de febrero 2025, 17:45

Igande honetan, urtero bezala, otsailaren 2an, Hezeguneen Munduko Eguna ospatzen da eta, zentzu honetan, Aranzadi Zientzia Elkarteak 'Mikroklima' multiproiektua aurkeztu du. 2023 eta 2024 urteetan burututako mikro-hezeguneen eta horiek klima-aldaketarekin duten loturaren inguruko hainbat proiektu «biltzen dituen erronka ekosoziala» da, eta aurkezpen honekin, «hezegune txikiek klima aldaketaren aurrean duten garrantzi ekologikoa gogorarazi nahi du».

Aranzadik zuzendu du proiektua, eta Kutxa Fundazioaren laguntzei esker egin ahal izan da. Erakunde aliatu bezala Naturklima Gipuzkoako Foru Aldundiak, Neiker Nekazaritza Garapenerako Euskal Erakundeak eta Ziba Science Resources naturako laborategiak parte hartu dute.

Carlos Cabido Aranzadiko herpetologoak 'Mikroklima' proiektuaren zuzendaria da. Bere hitzetan, «mikro-hezeguneak bereziki sentikorrak dira klima-aldaketarekiko, ur-masa txikiak direlako, eta, berehala, tenperaturaren igoeraren edo plubiositatearen urritasunaren ondorioak nabari ditzaketelako». Beste alde batetik, klima-aldaketari aurre egiteko «abantailak» nabarmendu ditu, batez ere «lurralde osoan oso banatuta daudelako eta babesleku klimatiko gisa funtzionatzen dutelako», adierazi du.

Proiektuaren xehetasunak ere partekatu ditu Aranzadik. Bi urtez, zientzialari, biologo eta kontserbazioan adituak diren diziplina anitzeko taldeak soinez soin lan egin du, urmael eta mikro-hezeguneetan esperimentuak eginez. Adituen artean, Alberto Castro Aranzadiko entomologoa, Aitor Cevidanes Neiker-eko zientzialaria, Ana García del Bao Aranzadiko botanika eta Antxon Alberdi ZIBA natura laborategiko zientzialaria daude. Hiriguneetan zein ingurune naturalean kokatuak daudenak aztertu dituzte, egokitutako espezieengan klima-aldaketak duen eragina neurtuz. Hala nola, ornogabeak, anfibioak, eltxoak eta inguruko landaredia ikertu dituzte Neiker-eko, Aranzadiko eta Ziba naturako laborategiko zientzialariek.

Halaber, 'Mikroklima' proiektuaren helburuetako bat «putzuak eraikitzea» izan da, Aranzadik aipatu duen bezala. Proiektuaren atal hori «Naturklimaren eta Gipuzkoako Karbonoaren Borondatezko Funtsaren inplikazioari esker ere bete da». Xabier Esteban Naturklimako zuzendariak honen inguruan azalpenak eman ditu: «Karbono-funtsaren finantza-tresnaren bidez, enpresa pribatuek ekarpen ekonomikoa egiten dute beren karbono-aztarna erregistratzeko eta, horrela, ingurumena hobetzeko eta kontserbatzeko proiektuen bidez konpentsatzeko, 'Mikroklima'-ren kasuan bezala».

Ikerketa guztia bideo bitartez partekatu da Aranzadiren sare sozialetan, esan bezala, Hezeguneen Munduko Eguna dela eta. «Balio ekologikoa izan arren, tamaina txikiak axolagabekeriara edo suntsipenera baztertu ditu mikro-hezeguneak. Babes espezifikorik gabe, alde batera utzi dira biodibertsitaterako eta erregulazio klimatikorako funtsezko ekosistema gisa», azaltzen dute bideoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aranzadik 'Mikroklima' multiproiektua aurkeztu du Hezeguneen Munduko Eguna dela eta