Borrar
Irabazleak eta antolatzaileen ordezkariak,

Arantzazulab-en eman ziren Mondragon TFG/TFM Sariak

Gaiaren araberako hiru kategoriatan banatu ziren: Eraldaketa digitala, Pertsonetan oinarritutako eraldaketa eta Eraldaketa energetiko-klimatikoa

Osteguna, 15 abendua 2022, 12:56

Comenta

Arantzazulab-eko Gandiaga topagunean egindako ekitaldian banatu ziren asteazken arratsaldean Mondragon Korporazioak aurreneko aldiz antolatutako TFG/TFM sariak. Antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi duenez, «Mondragon-ek munduak dituen erronkei aurre egiteko eraldaketa berritzaile, jasangarri eta pertsonengan oinarritutakoa sustatzeko helburutan» sortu dira sariak, eta Euskal Herriko, estatuko eta Suitza zein Italiako 29 unibertsitatetatik jasotako 260 lan aztertu eta baloratu ondoren, sei izan dira honetan aitortutako lanak, kategoria bakoitzeko bi.

Eraldaketa digitala, Pertsonetan oinarritutako eraldaketa eta Eraldaketa energetiko-klimatikoa izan dira lanak sailkatzeko kategoriak, eta bakoitzean irabazlearen saria eta bigarren banatu ziren, 2.500 euroko saria jasoz lehenak eta 1.250 eurokoa bigarrenak. Ainhoa Etxebarria aurkezleak gidatu zuen ekitaldia, eta besteak beste saridunak jokoan jarri zituen, beraiei zegokien kategoria Mondragon-eko errealitatera egokituz.

Esan bezala, MondragonTFG/TFM Sarien lehen edizio honetan guztira 260 lan jaso dira, 99 Eraldaketa digitaleko alorrean, 91 Pertsonetan oinarritutako eraldaketari dagokionez eta 70 Eraldaketa energetiko klimatikoan. Arlo bakoitzean adituek osatutako epaimahai bana eratu da, eta guztiak bat etorri dira aurkeztutako lanen maila altuan, bereziki nabarmentzekoa dena lehiaketaren lehen edizioa izan dela kontuan izanik.

Lan sarituak

Eraldaketa digitala. Adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika kategorian Daniel Aláez Gómez izan da irabazlea. Ingeniaritza Aeronautikoko Master Ofizialeko ikaslea da Leongo Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan, eta saria lortu du merkataritzako UAV dron baten entseguetarako landutako 'Desarrollo y modelado de un gemelo digital' izeneko lanagatik. Epaiamahaiak azpimarratu nahi izan du UAV dron mota horren funtzionamendua zuzentzen duten sistema multifisikoen modelatzea, AI-a erabiliz hegaldiaren kontrolerako teknikak optimizatzeko biki digital baten garapena eta sektore honetan zorroztasun handiz aurrera egiteko ekarpen handi bat egin izana.

Bigarren sarioa Ainhoa Garde Royorentzat izan da. Ingeniaritza Industrialeko Master Ofizialeko Ikaslea da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, eta 'Diseño, desarrollo y validación de demostrador polimérico con geometría 3D con funcionalidad electrónica incorporada' lanagatik izan da saritua. Epaimahaiaren iritziz produktu berritzaile, jasangarri eta adimentsua eskaintzeko diseinuan ahalegin handia egiten da 3D geometria eta funtzionalitate elektronikoak txertatzeko eta diseinuaren garapenean duen zorroztasuna eta ideazioan egiten duen ekarpena berrikuntzaren ikuspegitik nabarmentzekoak dira.

Eraldaketa energetiko-klimatikoa. Deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa kategorian, berriz, MondragonUnibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan Energia eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterreko ikasle den Ane Feijoo Arosteguik lortu du lehen saria, 'Development and implementation of a predictive energy management strategy for self-consumption in tertiary buildings' izeneko lanagatik. Epaimahaiak bereziki baloratu du lan honetatik proposamenak autokontsumorako instalazioetako sektore garrantzitsuari egiten dion laguntza eta biltegiratzeko unitateen kudeaketan duen eraginkortasun eta hobekuntza, lanak erakusten duen sormen eta hobekuntza kontsumitzailearen autosufizientzia-mailan, eta proposamenak simulazioak eta balidazio esperimentalak jasotzen dituela.

Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa Aplikazioa Ekonomia Zirkularrean Unibertsitateko Masterreko ikasle den Haizea Aguirre Puértolasen 'Innovative financial instruments based on Circularity and Sufficiency for a sustainable built environment in the European Union' lanarentzat izan da bigarren saria. Aitortza hau eskuratzeko arrazoi nagusiak eraikuntza bezalako sektore garrantzitsu bati ikuspegi berritzaile batetik egindako ekarpena 22 tresna ekonomiko eta finantza-eskemaren bidez eta nazioarteko kasuen analisi ezberdin asko jasotzea ingurumenekoak eta osagai soziekonomikoak gaineratuz.

Hirugarren sailean, Pertsonen eraldaketa kategorian, Garazi Diaz Odriozola izan da irabazlea. Diseinu Industrialeko eta Produktuen Garapeneko Ingeniaritzako ikaslea da Elisava Diseinu eta Ingeniaritza Eskolan (Bartzelona). 'Parte rígida' izeneko lanagatik izan da irabazlea. Epaimahaiak baloratu du Open Arms erakundeko boluntarioek Mediterraneoko erreskateetan izaten duten arazo kezkagarrienetako bat konpontzen laguntzen duela eta gailu berrerabilgarria diseinatu eta probatu duela noraezean dauden ontziei egonkortasuna emateko. Gainera, Crowdfunding eta ekintzailetza jarduerak batu ditu proiektua bideragarri egiteko.

Bigarren saria Rey Juan Carlos Unibertsitateko Zientzia Juridiko eta Sozialen Fakultatean Diseinu Integrala eta Irudiaren Kudeaketa Graduko ikasle Irene Alegre Moral izan da, La higiene femenina en Tanzania: aportaciones desde el diseño izeneko lanagatik. Tanzaniako ikasleen osasuna eta higienea hobetzeko bertan ekoiztuko den hilekoaren kit iraunkorra diseinatzeagatik izan da aukeratua bere lana. Gainera, genero ikuspegia kontuan hartuta, osasunaren, eskolatzearen eta ahalduntzearen aldeko irtenbide integrala proposatzen du eta hainbat GKErekin lankidetzan, zeharkako ikuspegi ekonomikoa, ingurumenekoa eta kulturala aurkeztu duelako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arantzazulab-en eman ziren Mondragon TFG/TFM Sariak

Arantzazulab-en eman ziren Mondragon TFG/TFM Sariak