Altxorraren bila, euskal itsas ondarean murgilduta

San Juan baleontziaren maketa, Albaola museoan ikusgai/Usoz
San Juan baleontziaren maketa, Albaola museoan ikusgai / Usoz

Albaola museoan 'altxorraren bila' jolasa prestatu dute bertaratutako haurrentzat, «euskal ontzigintzarekin eta itsas jarduerekin erlazionatutako jolas berezia»

Albaola Itsas Kultur Faktorian haur eta familientzako Gabonetako-eskaintza errepikatu dute, iazko arrakasta ikusita. 'Altxorraren bila' jolasa prestatu dute, euskal itsas ondarean oinarrituta. Urtarrilaren 5era bitarte, museoaren neguko ohiko ordutegiaren barruan parte hartu dezakete jardueran haurrek, museorako sarrera erabilita.

Aurten ere gabonetan euskal ontzigintzarekin eta itsas jarduerekin erlazionatutako jolas berezia egongo da hurbiltzen diren familientzat.

Pista jokoan familia osoa jolas daiteke. Museorako sarrera erostean haur bakoitzak altxorren mapa bat jasoko du, Faktorian egindako bisita ibilbidean zehar bete beharko duena.

Mapako protagonista Txo Mik Mak txikia da, eta honek gidatutako pistak jarraituz eta erronkak gaindituz, haurrek mapako mezua deszifratzea lortu beharko dute. Horrela,, jolasaren bidez «haurrak itsas kulturara hurbilduko» direla espero dute Albaolan.

Ez da aurretiko erreserbarik egin behar eta jolasa lau hizkuntzatan egongo da eskuragarri: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Beharrezkoa izango da haurrak heldu batek lagunduta joatea.

Temas

Euskera