

Secciones
Servicios
Destacamos
Martes, 1 de agosto 2017, 14:29
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Barandiaran Beka 2017 deialdia abaitu du. Arkeologia alorreko ikerketa bultzatuko du edizio berri honetan, eta interesatuek 2017ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute euren proposamena.
On Jose Miguel Barandiaranek urte asko eman zituen arkeologia lantzen, eta haren itzala oso luzea da Euskal Herriko indusketa arkeologikoen munduan. Hori dela eta, aurtengo deialdiak helburu garbi bat izango du. On Joxe Miguel Barandiaranek abian jarri zituen ikerketa lanak egun nola dauden aztertzea, bitarte honetan egin diren indusketek eman dituzten fruituak ikertzea, hala nola Santimamiñe, Lezetxiki edo Urtiaga, aztarnategi batzuk aipatzearren.
Bekaren diru-laguntza 10.000 euro izango da, eta norbanakoek zein lantaldeek hartu ahal izango dute parte deialdian.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 2017ko abenduaren 15ean emango du epaiaren berri. Urtebeteko epea izango du jasotzaileak lana egiteko. Epaimahaiak, halere, beka esleitu gabe utz dezake, irizpideen arabera aurkezturiko proiektuek ez badituzte baldintzak betetzen.
Sorreratik Euskal Herriko Historiaurre-Arkeologia eta Antropologia-Etnografiarekin zerikusia duten lanak bultzatzea izan da bekaren xedea, eta emaitza oso onak lortu dira.
Euskal Herriko ikertzailerik esanguratsuenek hartu dute parte orain arte Barandiaran Bekaren ikerketa taldeetan.
Barandiaran Beka ikerketarako bi alderdietan Euskal Herrian erakarpen gehien duena dela esan daiteke eta horrek, ondorioz, bermatu egiten du Bekaren kalitatea.
Informazio gehiago, hemen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.